2010-11-22

Behin (bigarrenez)

(Hauxe idatzi duzu.
Eta gustatu zait Kattalin, asko. Hori esan behar dizut beste ezer baino lehen. Baina orain, tori beste hau, eta ohartu zaitez, zuk esaten duzun guztiaren gainetik... ez zaudela ama izatetik, horren urrun.)

Behin, eskuak heldu zizkidan gogor
eta bortizki bultza sofara.

Biluzteko agindu zidan
eta nik egin.
Gainean eseri zen,
biluzik bera ere,
eta hankak ireki zizkidan gogor,
belaunikatu egin zen nire iztarren gainean.
Gogor kolpatu zidan gerria,
bi eskuez.
Bere irribarre urduria ez nuen ulertzen.
Haserre ote zen,
edo agian pozik,
berriz ginelako horretan.

Ura bota zidan bularrera,
eta gero alura.

Nik esan nahi nion,
enuela lubrikazio beharrik,
baina mutututa nengoen,
eztarria handituta.

Eskuak askatu zizkidan,
baina ez mugitzeko agindua eman atzetik.

Eta ulertu nuen urarena orduan,
eskua, esku osoa, ukabila ondoren, sartu baitzidan barrura.

Uste dut une batez hil egin nintzela.
Gero dena, dena odola zen nire aluan.

Eta negarrez somatu zintudan ondoren.
Altxa, eta ez mugitzeko agintzen jarraitu zuen.
Malko artean jantzi zinen
mantso.
Oso mantso.

Atetik eraman zintuela ikusi nuen orduan,
eta ezin nizun ezer ere esan,
ahotsa, borondatea, lapurtu baitzenizkidan ordurako.

Haren azken hitzak entzuten ditut oraindik tarteka,

Barkatuko didazu noizbait.

Eta han geratu nintzen,
biluzik,
mina gailentzen hasi zenean.

Eta ulertu egin nuen orduan,
odolez ulertu,
zer zen barruan nuena,
ulertu egin nuen orduan,
odolez ulertu,
zu ez zinela, sobera nigan.

4 comentarios:

  1. jajajaj!! ko-txi-na!!!
    ikusi dezu zer egin berri dezun zure amatasun kruzada horretan ezta??
    Nere testuak deserotizatzen... ya te vale... jejeje

    Eta noski, broma da, touché, eta ze polita zu horren aktiba ikustea, hanka huts hutsik...eta holako opari politak egitea..! eskerrikasko!!
    nik ere zor dizut orain opari bat... pentsatuko dut...

    muxu politte, hemendik 3 egun barrurarteeeee!!!! iuju!!!!

    ResponderEliminar
  2. Nork dio erditzea ez dena erotikoa? Ezin al daiteke izan? (zuretzat ez, noski) Beno, gure trioko hirugarrena erotismoan aditu egin behar zaigu egun gutxian, beraz osteguneko ber-elkartze txinorako, to gaiordeneko lehen puntua!
    1-Erditzearen erotismoa eztabaidagai.
    Gero ondorioak zure super hitzaldian erabili ditzakezu!!

    ResponderEliminar
  3. Ez... erditzea ez da erotikoa. Polita izan daiteke, baita bete ahal zaitu... baina erotismoa ez dago erditzean...

    Agian, onar nezake, oso erotikoa bilakatu daitekeela haurdun dagoen emakume baten irudia.

    ResponderEliminar
  4. Ez esan ezetz... ez esan ezetz...

    http://1.bp.blogspot.com/_eCJQNzK73Pg/Ssuv82rkLwI/AAAAAAAAFO8/YgnqviqPUTA/s400/parir002.jpg

    ResponderEliminar