2010-11-24

Lagun baten, lagun baten, lagun batzuk...

nire lagun baten, lagun baten, lagun batzuk... eta nire lagun askok ere... denok, orokorrean, arazo larri bat daukagu. Ez gara ohartzen, baina gure inteligentzia gaitasunak egunetik egunera, generazioz generazio gutxituz joan direla diogunean, ez dugu gezurrik esaten.
Garai batean asko genekien, zekiten. Hori beti esaten zuen gure amamak ere. Nik ez nion osorik sinesten, esaten zuenean; ez zekien interneta zer zen. 13 urte nituen. Batzuetan beranduegi ohartzen gara zenbait gauza garrantzitsutaz. Baina ez da hori gaurko gaia.
Kontua da, garai batean asko zekitela. Bazekiten inguruan zutenetik jaten, ingurua zaintzen, ingurua mantentzen, hobetzen... bizirauteko ez ezik, bizirik irauteko. Eta ez naiz baserriko baratza eta ganaduataz ari. Harremanetaz ari naiz, beste behin.
Baina egun ahaztu egin ditugu atzean utzitako baratza eta ganaduarekin batera, beste gauza asko ere. Ez dakit nik daukadan pentsatzeko denbora gehiegi egunean zehar, edo jendeak ez duen batere pentsatzen, baina sarritan uste dut tontoak garela. Bai, hori da hitza. Ton-to-ak!
Ez bagara gai ulertzeko harremanek ematen digutena, ez bagara gai gozatzeko bakoitzarekin, elikatzeko nahi dugun heinean eta baztertzeko merezi ez badigu, ez bagara gai beste gauza askorekin egiten dugun moduan gertaerei aurre hartzeko, hitz egiteko, lantzeko, goxatzeko, nahi duguna esan eta egiteko... albokoari merezi duena eskaintzeko, albokoarengandik nahi duguna jasotzeko...
Orduan, benetan esaten dizuet, ez dakit zertarako gauden hemen. Ez dakit zertarako ikasten dugun, zertarako esnatzen garen egunero, zertarako lo hartzen dugun egunero, hurrengo egunean esnatzeko asmotan.
Ez dut ulertzen beldurrezko pelikulekin beldurtzen ez den jendea. Baina are gutxiago ulertzen dut, beldurrezko pelikulekin beldurtu ez, eta ondoren bere albokoak emango dionarekin beldurtzen dena. Amorratu egiten nau. Zeren beldur zara?
Mesedez, arren, otoi! Emozioen kudeaketa jasangarri bat orain! Emozioen kudeaketa jasangarri baten alde, denok gozatzera, hitz egitera, dantzatzera, ezetz esatera, baietz esatera, horrek entzutera!
Emozioen kudeaketa jasangarri bat orain!
Eta hori iritsi bitartean, jarri bolumena topera eta egin dantza euripean, honek ez du eta geratzeko asmorik!

4 comentarios:

  1. Esatot pa nik... ANALFABETO SENTIMENTAL larrei dabillela solte!

    ResponderEliminar
  2. zuk, zuk... lipusi kopiatzen??? hau da hau... baina bueno, gu sentimentalean ez dakit, baina ostantzean bastante analfabeta gara bai, eta patenteak, creativ comonsak eta horrek denak aparte lagatzen ditugu, ezta? karo baietz!
    deleitanos StMary, deleitanos con sentimetalismos, alfabéticamente, y en castellazo, que es lo que nos va bien últimamente... y eso ssssí, sssiempre seseando!!
    Hasi da euria nire herrian!
    Hasi dadila hemen ere desbarioa, tantaka-tantaka! eta ez ahaztu, ez gara iritsi konklusiora, erditzea erotikoa da ala ez? zeu aditua!

    ResponderEliminar
  3. Baztertzea erraza da... baina hitz egitea? hori falta botatzen dut oraindik ere...

    ResponderEliminar
  4. no more emotional-cripple plisssss!!! (Eta begiratu zer dan cripple ez badakizu... jejej)

    Muakaka muaka ta... si te vas te vas!!!!

    ResponderEliminar