Harremanak, lagunak, momentu politak, plazerra, barrea, negarra, egun grisak, zerua, etxea, tabernak, afariak, poteoak, patata tortila, pertsonak, ni, irribarrea ahotik kendu ezina, ilusioa, emozioak, tristura, nostalgia, beldurrak, konpartitzea, hitz egitea, sentimenduak, lotsa, maitasuna, beharra, amets egitea esna, deskantsua, isiltasuna, oihuak, janaria, gizartea, hotza, taldea, begirada sarkorrak, norbanakoa, besarkadak, laztanak, idaztea, konfiantza, baleta, kaletik eskua emanda joatea, ezpain gorriak, ber-elkartzeak, Euskal Herria, sudur gorriak, etxekoak, maitaleak, gau luzeak, lo egin ezina, paseatzea, argazki zaharrak ikustea, momentu txikiak, usainak, abesti bat, argazki berriak ateratzea, mezu polit bat mobilean, email luze bat egun aspergarri batean, lore bat, espero ez nituen hitz batzuk, mila bider ikusitako pelikula, gona motz bat, minik gabeko hilekoa, ilea moztea, iluntzeko bainu bat biluzik itsasoan, limoizko izozkia, malko bat barre algara batean, elurraren zuritasuna, belarrira asperen bat, hozka bat lepoan, kandela baten argia, amamaren bainen purea, lo hartu aurreko azken hitzak, masaje bat, mundua konpontzeko berriketaldi luze bat, neure buruarekin berba egitea, lagunen berri onak, nekea, logurea, indarra, lotsagabekeria, harrotasuna, sinestea.
Ez dut asko gehiago behar. Bizirik bizi naiz.
Ez dut asko gehiago behar. Bizirik bizi naiz.
Limoizko izokia?
ResponderEliminareskerrik asko... beti hor egotearren...
ResponderEliminarzzzzzzzzzzzz......
limoizko izokina zela uste nuen!
ResponderEliminaraukeran nahiago izoZkia! baina beno, dena probatu behar dela dio batek... nik ez diot beti kasu egiten, baina auskalo!
ResponderEliminartouché.
ResponderEliminarEta "maite zaitut" esatea kontura ez datorrenean ;) jejeje...
Irribarre ahotik kendu ezina...
ResponderEliminarsentittu nahi dot...
laztantxo bat!
ieuuuu!!!!!
ResponderEliminarederra, neuk be jarraituko zaittut!
pa!
AAAAAAhhhhh!!!! ze ongiiiiii!!!!
ResponderEliminarzenbat berba, jente polit bapatean hemen!
Katt, esan, esan, kontura datorrenean eta ez datorrenean ere MAITE ZAITUT! ozen bat, edo bi, edo hiru...
Sasi arteko hori, egin irribarre! egin! eta orain ez bada irtetzen, etorri hona... dena pegatzen da eta!
Joxepa, ez dakit esan nizun lehenago... baina... biba zu eta zure eskutitzak! une batez, askoren irakasle izan zinen berriro!
Beste bat gehitxuko dot: iluntzia heldu eta zure testu bat irakurtzia
ResponderEliminarAzkenaldixan kriston poztasuna transmititzen dozu. Honarte be, heltzen dan poztasuna! Segi horrela. Badakizu gustoko dotela.
Piero, Italiatik.
Nik zu zaitut gustuko bambino! Eta Euskal Herriak irri italiarrak (eta pestoa, tallarinak eta bestelakoak) behar ditu, beraz etorri euria geratu aurretik!
ResponderEliminarBitartean, egin ku-ku txiki gehiago hemen, uste duzuna baino are gehiago eskertzen da eta!
Besarkada bat!!!