2010-11-29

Barrura sartu didazu

Begiak itxi ditut.
Gehiago ezingo dudalakoan.
Horrela ari zarela, iristen da puntu bat itxi egin behar ditudana.
Goxoki zatoz.
Belarrian somatzen zaitut. Sudurrean...
somatzen zaitut.
Mila hitz esan dizkidazu ahorik zabaldu gabe.
Nik ahoa zabaldu dut.
Hasi zara sartzen.
Ez daukat toperik, gaur ez.
berriz ez dut begirik itxiko. Sartu zaitezen nahi dut.
Zabalik naukazu. Sartu.
Somatzen zaitut. Batera bestera, nire barruan.
Luzatu egin duzu, gogortu... zorrotz.
Barruan somatzen zaitut.
Barruraino sartu zara, sartu didazu
begirada.
Inoiz ez zait begirada bat,
horren barrura sartu.
Eta barre egiten dudala diozu.
Berriz ez dut begirik itxiko.

1 comentario:

  1. Eta gainera ez duzula une hori izorratuko erabaki duzu... Ez berriz.

    jiji gora bihotzak mattea!!

    portzierto... bialiko argazkitxo batzuk, prentsaurrekoak???

    ResponderEliminar