2010-11-17

bapatean, urte bete igaro da

Ez dut esango ohartu ez naizenik. Ez dut esango oroitzen ez naizenik. Atzo izan balitz moduan gogoratu dezaket dei hura. Gau hura. Eta ondorengo egunak. Baina hala ere...
zuk ez duzu berdina esango, baina niri azkar pasatu zait urtea. Motz geratu zait. Edo egunak galdu zaizkit, euren bila hasita. Egiteko nituenak egiteke joan da urtea. Ez nizun idatzitakoa bidali. Sobrean sartuta izan nuen, baina ez nizun bidali. Ez dakit zergatik egiten diren horrelako gauzak, baina ez da (nire) lehen aldia. Eta urte osoan oroitu naiz, baina orain bereziki esaten dut, ez nizun bidali. Ez dakit zer idatzi nizun. Baina ziurrenik, gaurko eguna iritsiko zela esaten bukatuko nuen eskutitza.
Iritsi da eguna, eta gaur naiz zuri idazteko kapaza. Urduritasuna izango da.
Bazen ordua, ongi etorri artista!

1 comentario:

  1. ...egin nahi ditugunak direla ezin ukatu baina...
    bada zerbait, gogortzen gaituena holakoetan... baina badakit ez dela nahi eza...badakit!

    eta behintzat...onartzeko gai gara horrelakoak zergaitik argi jakin gabe pasatzen zaizkigula...

    muxutxo bat!

    ResponderEliminar