2010-11-27

Maitemintzen nauzue

Bapatean lurra zuritzeraino iritsi zen txingorrak eman zion hasiera. Hemen zinen jada. Nahikoa genuen horrekin. Baina hala ere, ezpainak margotu genituen gorriz, atzoko gauaren marka geratu zedin edo, nonbait, muxuren batean. Sugur gorriak poltsikoan... ez genuen aterkirik behar atzo ere. Dantza ez, salto egin genuen euripean... oihuka, el patriarcado, el patriarcado... txingorraren kulpa ere berak atzo. Baina gu pozik. Ez da triste egoteko eguna. Garrasi egiteko eguna da, bale, ados, ba egin genuen. Ardoz busti genituen ezpainak, txokolatezko pastelez zikindu hortzak... berba goxoz busti belarriak. Neskak, atzo argi geratu zen, gaur agerian geratzen ari da nire hitzetan... maiteminduta naukazue. Hori da dena, esan dut, listo. Maitemintzen nauzue elkarri begiratzen diogun bakoitzean. Horrela, berbeta kulto horrekin, geure teoriak ateratzen hasten garenean... sasi jakintsuen neurrian, la ostia garela sinesten dugunean. Ez al gara, ba? Eta ukitzen zaituztedanean... zuen gorputz erotiko, goxo horiek nire ohean sartuta... zanpatzen nauzuenean zuon kontra, itotzeraino!
Besoa jaso eta argentinarrak bagina (bajina bagina...) moduan hasten garenean nuetra kontxa gora eta nuetra kontxa behera... denak dauka zentzua, zentzugabekeria orok! Eta nire kamararen aurrean jarri, eta Euskadi Irratiko mikroari Laboarenak egiten hasten zarenean, Egigureni esan beharrekoak esaten...
Maite dut elkartu, eta sentitzea mundua geratu egin dela. Ez diola inporta zer ari den gertatzen. Ez dela ezer aldatuko, honek horrela jarraitzen badu! Maite dut gau bat elkarrekin pasa, eta ohean saltoka esnatzea, kantuan, nahiz ardoa buruan kolpeka ari zaidan.
Gustatzen zait horrenbeste zuekin egotea, ez zaidala inporta beste gauza batzuk gaizki joatea. Eta bart esaten genuen moduan... harro esango dugu, norbaitek gaizki joate horretan, popatik eman behar badigu... ez gara arduratuko!
Eman diezagutela popatik, eman! (eurak ez dakite baina) Baselina emanda arrapatuko gaituzte!! Eta nola ez, dantzan!!!

3 comentarios:

  1. Lehenengo biderrak betireko gomutan aukitxen ei di... nik neuk eztauket akordun alkarri emondako lehenengo mosu, ezta be eskutik kolpe eta saltoka hasi giñen hasierako momentu hori, ez naz gogoratzen gure lehenengo berbekin, eztakit plaza baten edo hondartzan ikusi ziñuazen lehenengoz, eztakit... baña eztozte ardure! Egunero esnatu eta zure katutxu arpeixe ikustiaz nahikue dot, eztot biher iraganik gaurkue ederra dan bitxartin!
    Plazer bat da zuek ezautzi eta ederra da zorixontasune atzamar puntekin ikutu eta buelta emondakun zuen besarkada bat jasoti!

    ATX OTX ITX ATXXX!!Magikoa eguen gaba! Grazzie ragazza!
    Eskerrak baselina pixkat beti soñin daroiaun, gainontzean bizitzi krudeleixe litzateke.

    Uzkia kaka eiteko dalaaaa! jeje!

    ResponderEliminar
  2. zuek etzate natualaaaakkkk!!!!!
    ta gu bai ala???
    biba gu!!
    zenbat maitasun!! zenbat irribarre, zenbat lilura!! nun zaude maitia! zure usaina baino ez zaigu etorri etxera. agertu, agertu eta ein daigun dantza azpikua kejatzeko beste!!
    gora bizitza (baselina eta guzti)!!!
    ta hirugarren desagertu horri... laga baselina, laga beste danak, eta agertu zu ere! ez ahaztu, gu gara zure baselina onena!

    ResponderEliminar
  3. My baseline darlings!!!!
    Ze politta gaua, ze polita idatzitakoak. Ezpain gorri-ardo baltza-bihotzak bero!!
    Mattek, badu zentzua, orain hiri zikin handitik beste hiri zikin ez hain handira etortzean bizitako danak. Atzekoak balio izan du honakoak balio izateko, eta balioko du.
    Gora bihotza matteak! Zuekin dena da ta samurragoa, errazagoa, alaiagoa, ta eroagoa!!
    Zuekin uzten dut zurruntasuna, ume poza bilakatzeko!!
    muxuak mattek!!!!!!!!!!

    ResponderEliminar