Denbora pasatzen da, egunak joan eta etorri egiten dira... eta hemen ezer aldatzen ez dela dionak... gezurra esaten du!
Nik ez daukat gezurretan aritzeko gogorik. Egiak esateko gogoz nabil aspaldion. Pentsatzen dudana esateko gogoz. Irakasle batek esan zidan behin, 16 urte-edo izango nituen orduan, bihotzetik ahora baino, burutik pasata bidali behar nituela hitzak ahora. Ez nion arrazoirik kendu orduan. Gaur ere arrazoia emango nioke hala esango balit. Baina arrazoiak ez du beti balio. Gerrak ere, ez omen zituen arrazoiak hasi. Eta gerran bizi gara, gerrak bizi gaitu, ez ahaztu hori.
Denbora pasatzen da, eta egunak gero eta motzagoak iruditzen zaizkit. Gero eta barre gehiago egiten dut. Gero eta negar gehiago egiten dut. Gero eta salto gehiago egiten dut. Gero eta korrika gehiago egiten dut (behingoz puntuala izateko hartu dudan konpromezu horregatik akaso). Baina gaur, euria egin du, txingorrak jo dit burua gogor, eta ez dut korrikarik egin. Trena galtzear egon naiz, baina ez dut korrikarik egin. Barre egin dut, goitik behera busti naizela ikusi dudanean negargurea ere sentitu dudan arren. Barre algaraka hasi naiz neu bakarrik, bilboko autobus bat paretik pasa eta praka guztia zipriztinez bete didanean. Txingorra ilean kateatu zaidanean. Ia-ia labainduta lurrera erori naizenean.
Eguraldi honek, barregurea eragin dit gaur. Eta polita da hori.
Pena bakarra daukat. Pelikulako eszena bizi nahi dut. Badugu eszenatokia. 3, 2, 1, HASI.
Euripean ikusi zaitut. Ikusi nauzu. Aterkia lurrera bota dugu. Ni baleta dantzatzen hasi naiz. Barrezka nago, kalean entzuten da nire barrea. Zurea ere orain. Besotik heldu, eta batera egin dugu salto gora, gora. Une batez, eskuekin zerua ukituko bagenu bezala igo ditugu besoak. Gora begira, aurpegia busti digu euriak.
Ez da busti den gauza bakarra.

Ezin beti buruari utzi hitzen jarioa kudeatzen. Buruak asko eta deus-ez aldi berean daki. Eta buruak hanka sartzean, gehienetan badaki etorriko den mina ez duela berak pairatuko, baizik eta solairu batzuk beherago bizi diren beste batzuek.
ResponderEliminarEgiaren ordua bada, bota dezagun egia, taupada bat bezala, odol isuri bat bezala, konbultsio lasai bat lez. Buruari konturatzeko astirik uzteke.
Aspaldi ikutzen duzu zuk zerua eskuekin.
Ez okerreko, oker ez ote zabiz? Bota dezagun egia, burua ere konturatzeko beldurrik izan gabe!
ResponderEliminarAtzamar eta behatz puntak luze-luze ditut, hankak lurrean izanda, eskuak zeruan izatea ez da eta beti erraza. Baina polita da gero!
Gauzak aldatzen dira bai... eta eskerrak matte!
ResponderEliminarGerran bizi garela diozu, eta nik ez dizut ezetz esango, baina... baina... guk ikasi genuen gerrari ere barre egiten baietz?? Eta zuk barre egiten duzula diozu... horrek bai pozten nauela.
Pelikuletako eszenak pelikuletan eta akaso gure baitanbakarrik existitzen dira, baino batek daki, pasa daitezke agian... eta bestela promesten dizut, bilbadon gaudela euria hasten bada gogotik (%99 probabilitatez) kantu eta dantza egingo dugula!! Bale, egia da, horrek ez dizu hankartea bustiko ziurrenik, baina dibertituko gara, eta, eta... gerra garaian, ez da gutxi ;)
Muzmuz...
Hankartea bustitzea lortzen ez badut/zu begiak bustiko ditugu, malkoz, barrezka! ez izan dudarik dantzatuko dugula euripean, ilargipean...
ResponderEliminargerrak erakutsi digu... ez belauniko, ez zutik, dantzan bizi behar dela, bizi nahi badugu behintzat, BIZI!
Faltan botatzen zaitugu gure dantzen inguruan berriketan hasten garen bakoitzean!!!
Milesker, egia borobila bota didazu, horrela, bapatean, eta asko itxaron gabe.
ResponderEliminarZuri eskerrik asko, existitzearren! Artista, zure ikerketarako, maskulinitate berriak, feminitatetik sortuak: soraluzeko ikerketaren tesiaren adierazpen grafiko bat izan daiteke: http://www.youtube.com/watch?v=tbT5WsTGRDU
ResponderEliminar(berriz ere nahi dut alkandora apurtu zaidazun... baleta dantzatzen dugun bitartean!)