2010-11-19

Barruak hustuta...

euria ari du, euria...
eta saltoka... dantzan aritzeak bustitzen gaitu. Ez dugu aterkirik behar, nahiz euria ari duen, nahiz busti garen, kalean ez dago potzurik.
Ez dugu aterkirik behar, baina jantzi txanoa, etxetik irten aurretik.
Inoiz ezin da jakin noiz sartuko diren lainoak, itsaso aldetik.
Eta behin sartuta, pena geratzen bazara euritan dantza egin gabe, gehiegi bustitzearen beldurrez!

5 comentarios:

  1. Jo, ze bilbo-munduikuskera ekartzen duzun mediterraneoraino...

    euria-euria-euria.

    Eta hori faltan botatzea ez ote kasik, patologikoa??

    ResponderEliminar
  2. Patologikotik ez al daukazu zuk, gutxiegi? Beste nolabait deitu behar diogu, pantogitikoa? edo patu-kritikoa? Logikoa ez da bederen, oraingoan!

    ResponderEliminar
  3. bustitzeak ere aspertu egiten du batzuetan, potzuetan. Zapatuan barrezka itzuli nintzen etxera, berriz ere korrikarik egin gabe, goitik behera busti artean, blai, portaleko atea ere poliki-poliki zabalduaz. Baina domeka iluntzetan, eguraldi honek ez du grazia berdina. ez al da ala?

    ResponderEliminar
  4. ezta astelehen gau erdian ere...
    ez du graziarik...

    bffffffffffffffff

    ResponderEliminar
  5. Atera sasi artetik eta hatoz nire albora. Eguzki izpiak imajinatuko ditugu Bilboko taberna zaharrenean ardoa kopan eskatzen dugunean. Eta bapatean ez da euririk jausiko, ez dugu aterki beharrik izango, eta hankahutsik jarrita, ekingo diogu gau osoan luzatuko den berriketaldiari.
    Atoz, atoz... jarraitu ardo usainari. Iluntzean gaude!

    ResponderEliminar