2007-10-30

Ezkutatutakoaren bila



Horrela aurkitu dut gizona.
Arteak sentimendu bereziak sortzen dizkigula sarri entzun dugu.
Dena erakusteak emozioa, interesa apurtzen digula ere esaten da.
Eta askotan interes baten atzetik, den dena ez dakigulako
hasten garela dirudi.
Antzerako zerbait gertatuko zitzaion gure lagunari ere.
Artearen atzaparretan erorita, sentimenduz beteta, ezkutatu zaion horren atzetik hasi da.Topatuko duelakoan, norbaitek erakutsi nahi ez diona.
Interes berezi batekin.

2 comentarios:

  1. Interes berezi batekin.

    Interes berezi batekin.

    Ez dakigu, baina jakin nahiko genuke.Eta balin badakigu ere ezjakinarena egiten dugu.
    Interes berezi batekin, noski.

    Eta irudi bat sortzen dugu gure buruan...eta irudi bat baino zer edo zer gehiago.
    Aholkuak eskatzen ditugu, ematen dizkigute, baina guri bost aholkuak.

    Interes berezi batekin hurbiltzen gara...interesa daukagu, eta hurbildu nahi dugu.
    Eta txingurritxoak ez dira baina interesa bai.
    eta zu, zubia.

    ulertzen dugu baina ezulertuarena egiten dut.
    zuk ziurrenik ez zenuen ezer ulertuko.

    ResponderEliminar
  2. ulertzen saiatu naiz,
    interes berezi batekin...
    interes berezi batekin,
    ahalegindu naiz asmatzen,
    nor zaren,
    zer esan nahi didazun...
    ze aholku eman didazun,
    zein eman dizudan nik zuri...
    biotako nork ez dion kasurik egin
    besteak emandako aholkuari...

    azken aldian...eman dut eta, bat edo beste...
    baina zuk diozun moduan,
    norberari bost.
    eta niri ere, emango zidaten bat edo beste, eta nik ere, antzera
    egingo nuen...

    baina, ez al gara ba hori?
    libre, erabakitzeko...
    edo aske izan nahi duen txoria,
    nor ahalegintzen den erakusten,
    ahal duen une oro,
    aske dela...
    eta bukatzen duen berak bakarrik sortu duen, sentimenduen kartzelan,
    kateatuta?

    ResponderEliminar