2007-11-08

merezi duzulako bakarrik eh...


Ondare historikoei pixa egiten diezu harro.

Gurutze santuak erretzen dituzu jende aurrean.

Olibatzat daukazu zure burua,
arbolatik jauzita moduan.

Inon izena "-x" bukatzeko ohitura arraroa daukazu.

Eta zure mandarina alea topatu duzula diozu.

Ni, zure mandarina alearen laguna naiz,

eta uste dut gaur (edo atzo)

25 urte betetzen direla -lehen aldiz-

arbolatik jauzi zinenetik.

Beraz, ZORIONAK!

4 comentarios:

  1. euria ari dela esan eta burutik bera pixa egiten digutelako pixa egiten diegu,
    gure barruak sutzen dituztelako sutzen ditugu,
    xxxxxxxxxxxxxxxxxx goretzi, daztatu eta behar dugulako xxxxxxxxx esartzen dugu geure bizitzan,
    burusoilak garelako olibak garela deritzogu,
    eta mandarina atal desberdiñez osatuta dagoelako, mandarinaren osagarriaren mandarina atalak ere nire mandarina zati direla deritzot, beraz eskerrik asko, muxu gozo bat eta fereka xxxxxxxx bat mandarinatik mandarina atalera!!!
    txapel.

    ResponderEliminar
  2. Arrazoi daukazu olibatxo...
    mandari bat gara, dugu, edo da.
    atal txikiz osatutako mandarina handi bat.
    Eta ze polita den, ikustea, hau ez dela fruta dendan saltzen diren mandarinak modukoa...
    norberaren mandarinak ez du balio eroskiko pisu horietan pisatzeko. Gaur pisu bat izango baitu, eta bihar, etzi, atzo, beste bat.
    Eta hori da polita.
    Nahi duguna egiten dugula gue mandarinarekin.
    Gustuko ditugun atalak gordetzen ditugula, xurgatu, zukua atera...
    beste batzuk usteltzen lagatzen ditugula, nahita, eta egunetik egunera, mandarina atal gehiagoz osatzen dugula.

    Eta egon ziur, sekula ez du mandarinak pisu bera izango egun batean eta hurrengoan.
    Ze, ze tristea bestela.

    Gora mandarina atalak!!!

    ResponderEliminar