2009-02-25

betaurrekoetatik


Azken aldian, betaurrekoak jantzi dituzte nire begiek bizitzari begiratzeko.
Betaurrekoekin, uste ala ez, (eta egunero goizean-goiz etxeko zapatilak jantzi aurretik betaurrekoak jazten dituztenei horrela gertatuko ez bazaie ere) nik neuk geldoago ikusten, begiratzen dut guztia.
Noizean behin, betaurrekoak erori ere egiten zaizkit, sudurretik behera doan txirristada horretan, labainduaz. Eta horrelakoetan, astia hartzen dut, poliki-poliki betaurrekoak beren lekura itzultzeko.
Beste batzuetan, zikindu egiten zaizkit; atzamar lodiegiek, ("baldarregiek" esan beharko nuke akaso) euren markak uzten dituztelako.
Edo irakurtzen eta bazkaria egiten baldin banago, makarroien lapikoari tapa kentzen diodanean, lurrundu egiten zaizkit betaurrekoak, eta begiak. Eta ez ditut garbitzen. Berriz ere, lurruna kendu arte itxaroten dut. Lasai, begiek ikusten jarraitu nahi duten arte.

Horrelaxe egin dut bizitzarekin ere. Poliki begiratzen diot, azkar batean begien (betaurrekoen) aurretik pasatzen den guztiari. Eta horretaz ohartu naiz. Azkarregi igarotzen dela bizitza nire betaurrekoen paretik.
Baina ez dut horregatik betaurrekorik kenduko. Alderantziz, betaurrekoak jantzita jarraituko dut. Poliki begiratzen, azkar igarotzen den orori.
Aspertu naiz eta, presaka, dena ikusi, onartu, asimilatu, eta ulertzeaz.

Oraingoan hortaz, betaurrekoekin, eta hankahutsik... begiak hutsik geratu ez daitezen.

4 comentarios:

  1. betaurrekoekin edo betaurreko gabe, abestixak beti kantu.. gaur hiria akordau naun bai, hau entzutian:

    "Me levanto temprano, moribundo.
    Perezoso resucito, bienvenido al mundo.
    Con noticias asesinas me tomo el desayuno.

    Camino del trabajo, en el metro,
    aburrido vigilo las caras de los viajeros,
    compañeros en la rutina y en los bostezos.

    Y en el asiento de enfrente,
    un rostro de repente,
    claro ilumina el vagón.

    Esos gestos traen recuerdos
    de otros paisajes, otros tiempos,
    en los que una suerte mejor me conoció.

    No me atrevo a decir nada, no estoy seguro,
    aunque esos ojos, sin duda, son los suyos,
    más cargados de nostalgia, quizás más oscuros. "

    zure irribarretxo hori berriro be ikusteko zain :D
    Ios.

    ResponderEliminar
  2. Batzuetan (eta azken aldian sarri) ezetz badirudi ere, zuk diozu irribarretxo hori ondo gordeta daukat;ez pentsa ahaztu zaidanik. Egunero-egunero izaten dut eta, bakarrik nagoela, irribarre hori begietatik irtetzen zaidan uneren bat edo beste.

    Beraz, lasai egon zaitela horregatik.
    Egunero ez bada ere, hurrengo ikusten garenean, murgilduko gara eta, "en aquellos paisajes, aquellos tiempos...en los que una suerte mejor nos conoció"

    Y me atrevo a decir, aunque no esté segura,
    que estos (y esos) ojos, cargados de nostalgia, seguro que más oscuros...
    llegaran a encontrarse...

    Irribarre eder artean!

    Patxo haundi bat Seño!

    ResponderEliminar
  3. saltoka saltoka batetik bestera nabil gaurkuan....

    eta melankonixa unian murgildu naiz "seño" hitza entzutian....

    zuen irribarriez oroitzian....

    baina badarela badakit, ezta polittak?

    eta gogoratzen....leku lasai haura...paradixua.....

    "un instante aqui...."

    segi zuek!

    ResponderEliminar
  4. ...una dosis de eternidad...

    bai seño bai!

    ResponderEliminar