denak jarraitzen du berdin, baina ez da berdina, kafe hondar artean...
beste ile haiek falta dira, hondarrak hagin artean trabatuaz ere, kafea gustura hartzeko. Goizaldeko ordu bi eta erdietan tokatu zait bigarren, hirugarren kafea.
Eta soberan daukat oraindik, bakarra naiz eta, orain, goizaldeko ordu txikietan, kafea hartzen duena. Eta niri, ez dit dardararik sortzen. Dudan nago, ez ote didan, gutxiegi eragiten... ez ote nauen, ordenagailuaren gainean, loak hartuko...
Ez ote da horrela izango!
Baina ez da ez, erraza izango... eguna tontokeriak egiten pasatzen zuena, urruti dago. Tontokeriei jarraituaz, ondo pasatzen zuena, lotan aspaldi.
Eta hemen ni, tonta-tonta... eskerrak, pareko etxeko argiak, "piztuta" jarraitzen duen, eta hortaz, bakar-bakarrik ere ez nagoen...
Badoa burua berriz ere, apunteetara...
gero arte. Gaupasa baten,
kronika baten,
hasiera dela, esango nuke... baina isilean esango dut, lehenago bukatzeko esperantza, ez da eta, sekula galtzen!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Maridomingiiii!!!Hemen najan!!Zozek esajozten "gaur ainho gaupasan jan" ta tttaaaakkkk!!!Zetan hago esna?Ze habil ikesten oiñ?Ya dana amaitxuona ta!
ResponderEliminarTrankil gatzen naz ze bakit auzokide hori hor dauela zure gaba bakarti hori alaitzeko, ta ni bebai. Ta kafeko hondar horrek (bai, horrek, txortaldi osteko ulien modokuk) MESEDEZ EZ ERAN!Hori da kaka ume.
Ei!!Klasetik agertzen eztan ikasle hori, gaur UNAMa jun ga.Hemetik bai daukaule zer ikesi!Unibertsidadi ESAJERAU bai tamañoz ta baitxe be izaeraz. Dios!Ikasle danak politikaz berbetan (errektoretzako hauteskundik di laster), gela okupauek (ixeixe egunero ekintzan bataz...)...AMETSETAKU!!Neuk ekarriko zaitxut hona laztan!Ta betiko modun negar eingau, barre, tontianak, wapianak... alkarrekin gozatuko dou!
Hemen nauelaaaaaaa, soda shop entzuten zeuaz....
Bueno modu pribau baten emongatzuaz hemengo detalle gehixa....parlamos!
mua!!ta jun LOTA!