2009-03-03


Eta horrelaxe kantatzen diot,
ispiluari...

Azalez jantzita ditut hezurrak
Eta kolpez jantzi ditut beldurrak
Gezurrik ez dut poltsikoan
Ireki dizkidazu ateak
Hautsi dizkidazu leihoak
Dudan onena azaleratu eta
Hondoratu dizkidazu mamuak

Eta ni, ni hemen naiz, biluzik zure aurrean,
Besterik ez naiz,
Zugan bizi nahian arima guztiak zurgatzeko gai naiz.

Zureztatu dituzu nire ametsak
Besarkatu dizkidazu nire hitzak
Harrotasunez bete dizkidazu birikiak.

Dena ematearen beldurrik ez dut orain, biluzik zure aurrean,
Besterik ez naiz
Zugan iraun nahian errotazioa gelditzeko gai naiz
Zugan oxigeno izan nahian baso eta oihan izateko gai naiz
Zugan gelditu nahian denbora hiltzeko gai
hiltzeko gai
hiltzeko gai naiz.

8 comentarios:

  1. Gelditxu zaitxez ba zugan...eta bete daizuzen harrotasunez birikixek, porque tu lo vales nena!
    Eta abesti bat ipini dozule aprobetxauaz, nik beste kanta eder baten zatixe abesten dotzut hemen urrunetik belarri albora:
    "erori banaiz ere, gorantz erori naiz
    nola urazaleratzen diren arrainak hiltzean
    oroimena da urperatzen nauen beruna
    ametsa, berriz, gorantz naraman zama astuna
    aingura hegoduna".
    Ata miñe bizitziai zuk dakizun lez

    ResponderEliminar
  2. Egon trankill maitxe,
    hankak lurrian daukadazela,
    eskuak zeruraino allatzen jataz eta!

    ResponderEliminar
  3. Aupa politta! Zorretan nengoela eta... Segi, egin kaso aurrekoari, konturatu haren eskuina zeure ezkerra dela, zeu zara, baina zeure beste zatixa be bai!

    ResponderEliminar
  4. Oso pollita! Hori bai, ez da beharrezko hiltzea, eta gutxiago maitasunagatik.

    ResponderEliminar
  5. Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.

    ResponderEliminar
  6. Galder,
    hiltzen goaz poliki-poliki...
    hori kontuan hartuta, horrekin itsutu gabe,
    bizirik irautea da tokatu zaiguna.
    Eta bizirik bizitzea, hautatu dudana!

    ResponderEliminar
  7. Buenafuentek esan zuen aurrekoan Pepe Rubianesen heriotza zela eta:

    "La vida es una obra de teatro con un mal guión en el que al final te mueres"

    ResponderEliminar
  8. hilko garanez....bizitzeko jaixo ginan!!!

    patxo bat politta!

    ResponderEliminar