2011-01-09

Preparatzen ari zela esan zidan... nik sinetsi egin nion... ordutik ez dut bere berri izan. Antza Euskal Herria ez da horren txikia; antza, ez dugu beti izango, Bilbaoooo. Polita izango litzateke, baina hori ez da kontua. Ez da gaurkoa. Ez da bera desagertu (ez dut espero), ez da Bilbao desegin (ez dut bederen igarri), baina zuk alde egin duzu, ihes egin gabe... urrutira.
Eta ez da horrenbeste begietara begiratzen nauzulako beste askok ez bezala, ez da ezagutu nauzulako azken bi-hiru urteotan inork ez bezala, pasa dugulako denbora asko (gehiegi) elkarrekin, ematen dizkidazulako espero gabe, tokatu gabe, bustitzen nauten musuak...
Ez da eskatu didazulako hau idaztea, ez bada idatzi nahi nizulako eskatu gabe. Ez da joan zarelako, ez bada itzuliko zarelako (beste denak bezala).
Tori egin nahi dizudan, egin nahi nizun, egin diezazukedan (tori hori, euskaltzaindia!) omenaldirik osoena. Oso-osorik, hau zuretzat. Ni, nigandik geratzen den dena, eta nire hitzok.
Ezin dizut eskatu ez joateko; itzuliko zarenaren esperoan geratu naiz. (Elkarrekin itxarongo diegu, geratzen diren besteei) Izotzaren jolasean, berriz ronda hasi artean.
Bitartean, musu bakar bat!

tx-tx

1 comentario:

  1. Muxu bakarraz eta besarkada batez. Horrela esan diot neuk ere gero arte... irribarrez.

    baina ezin izan diot eutsi buelta emandakoan begiak busti-busti egiteari... ezin izan diot eutsi...

    ezer esan gabe, etxera alde egitea ere pentsatu dut, baina ez naiz horrelakoa...

    Itzuliko dela jakiteak irri txiki bat ateratzen dit, baina gaurkoan... goibel nago eta kitto!

    ResponderEliminar