Ez nuen sinestu nahi. Ondo zihoan dena. Lasai, bere martxan. Baina bapatean, non geunden gogorarazi zigun. Argia joan zen. Musika beltzaren erritmoaren faltan utzi zizkigun belarriak, begiak beltz. Begirada gaiztoek espaloiak zeharkatzen dituzten bazterreko eskailerapean geunden.
Komunera abiatu nintzen, momentuko erokerian, inork berdina egingo ez zuela uste izanda. Konbateak lehen asaltoan salto, ez zen giro; Bronx auzo malapartatuan erreko ziren lehen fusibleak baino ez ziren haiek. Gau osoa genuen aurretik.
Baina komunak bustita eman zidan ongi etorria. Salida de Emergencia, argi berde batek erakutsi zidan non itxi behar nuen atea. Han ez zegoen baina irteerarik. Berandu ibili nintzen. Atzetik atzeman ninduen. Bustita bera ere, fusibleak berorrek erre izan balitu moduan, kalanbre luze baten ostean agertu zitzaidan, energia gaindosiak jota-edo. Orduan bai, orduan ez nuen ezer ulertzen, begiak gor, belarriak mutu... ahorik ezin nuen zabaldu, ondo entzuteko. Ez dakit apenas esan zidan ezer. Badakit egin zidala tira berarengana, gogor... eta nik utzi egin niola egiten nirekin, nahi zuen dena. Esan nion, hartu nazazu, eraman zurekin, atera niregandik, nahi duzun guztia. Horren ordez, bertan geratu ginen, energia-lapurra, eta ni. Eta beste guztiak, argia noiz itzuliko zain, komunetik kanpo. Hurrengo minutuak azkar igaro ziren. Merezi izan zuten. Ez da alperrik joaten argia, denok farolari begira gaudenean. Berdina atzo ere. Bazekien zer egiten zuen. Gero lagunaren albora itzuli nintzen. Ezer pasatu izan ez balitz moduan. Argia itzuli zen, orduan bai... energia gaindosia! Eta begiak itsu berriro.
Baina nik banekien nondik ikusi, begiek ez bazuten itzuli nahi.
Gerora galdetu zidan lagunak:
-Zergatik etorri zara bustita komunetik?
-Norbait ezagutu dut.
-Nor?
-Ezin dizut esan.
-Ez esan. Bera zen. Benetan? Bera zen?
-Bai, bale, bai; Kelly zen. Ez esan inori.
-Eta, zer esan dizu?
-Ezer ere ez.
-Eta zuk, zuk zer esan diozu?
-Nik? gauza asko.
bart gauetik, begiak zabaldu gabe nago oraindik.
Eskerrik asko Kelly, energia gaindosiarengatik!

La vida es sueño y
ResponderEliminarlos sueños sueños son....
La vida es UN sueño, esan nahi zenuen akaso?
ResponderEliminary los sueños, sueños son.
Batzuetan baina, ametsak diruditen errealitate zantzuak sartzen dira jokoan. Horrelakoetarako, ez daukat logurerik. Nahiz, begiak itxita jarraitu.
Askenaldi honetan
ResponderEliminarbada hehiko ezbehar
busti ta busti artean
denok egingo degu negar
Eskerrak
amets egiteko ez dela
lagunik behar
bida maitia, ya eztet ezer ulertzen, hainbetse referentziekin mila gauza irakurri behar...
ResponderEliminarke estoy atontá! agun osua referentziaz erreferentzia salto iten, ta hona iritxi relajatzeko asmoz y aaaaaaaa!!!
bueno saiatu ingo naiz...
muaaaaaaa
baaaaale, baaaaale...
ResponderEliminarnere buruak ez ditu metaforak ondo prozesarzen, hori besterik ez zan...
jeje
muzmuz amore!
A Kattalin por referencias:
ResponderEliminar"Amén"
¿Deseas que te amen?No pierdas, pués,
el rumbo de tu corazón.
Solo aquello que eres has de ser
y aquello que no eres, no.
Así,en el mundo,tu modo sutil,
tu gracia, tu bellisimo ser,
serán objeto de elogio sin fin
y el amor... un sencillo deber.
(Edgar Allan Poe)