Lagun batek idatzi du zuetaz guztietaz, zuei idatzi dizue. Nik ezin izan ditut erantzun gabe laga, hitz haiek.
Ez daukat zugan pentsatzen jarri beharrik, zurekin oroitzeko.
Baina begiak itxita egitea gustatzen zait. Horrela, ohean sartuta, egunaren azken ordu horietan... bakarrik gaudela sentitzeko. Ni, eta zu, eta beste zu, eta beste zu ere.
Oroitzen dut goizaldean esnatuta burura etorri zitzaidan ametsa. Zurekin egon nintzen berbetan. Kalean topatu ginen. Harrituta galdetu nizun nolatan zinen hor, kale bazterrean eserita. Erantzun zenidan aspertu egin zinela itzalpean, lagunekin egoteko gogoa zenuela eta paseotxo bat ematera irten zinela. Gaua pasatu genuen elkarrekin, berriketan. Esateko nituen hitz denak esan nizkizun. Kontatu nizun nola nengoen, zenbat botatzen zintudan faltan, eta entzun nizun gustura nola sentitzen zinen zu.
Gero itzultzeko ordua iritsi zitzaizun eta besarkada goxo bat emanda alde egin zenuen berriro. Oraingoan agurtu egin zintudan. Gero arte!
Ez zara lehena izan. Esaten digute ez zarela azkena izango (erakutsi nahi digute astearte goizero). Merkealdirik ez oraingoan zuretzat. Lehen ere ez zinen dendetara asko joatekoa.
Ez dugu hankarik altxatuko lurretik dantza egiteko ez bada, baina ez dugu ahaztuko, zebra biderik ez badago, kotxez betetako karreterara ere irribarrez salto eginez gero, kotxeak geratu egingo direla gu pasatzeko!
merkealdietako txolloak gezurra dira.
garesti ordaindutakoa merke irtetzen da azkenean
erosketa ona egin dugula sinestu, besterik ez dugu.
Ez zaigu loteria tokatuko, baina irabaziko dugu.

Gure lagunari esan bezela, zuri ere belarrira goxo-goxo esango dizut... irabaziko dugula, ametsak begiak zabalik ere egiten ditugulako...
ResponderEliminarhaiek gustoko ez duten arren!
laztantxo bat!
los sueños de hoy serán
ResponderEliminarlas realidades de mañana.