Inoiz begiratuko ez nionari begira nengoen. 20, 21, ez dakit, 22... mutil baloiaren atzetik; eta neu begira. Inork ez zidan esan... euskaldun izatia zein nekeza dan... ezin esan baina gaizki pasatu dudanik. Ez galdetu nori egin dioten txalo, nor agertuko den lehen planoan, nork eman dituen hiru ostikadak. Ez nituen ezagutzen. Zu ere ez asko. Zuk ere ez ni asko. Baina bazirudien baietz. Inori lapurtutako hitzak bota dizkidazu, inoiz norbaiti entzundako hitz solteak... denak, entzundakoaren kontrara, alderantziz. Esku artean zenuena izango zen. Horrek nahastuko zintuen, akaso.
Ostikada nork jo duen ere aipatu duzu behin edo behin. Txalo egin diozu, aupadaka. Gero, ez da asko gehiago behar izan. Gauak egiten du berea. Gertuegi ginen.
Laster altxatu duzu. Azkar busti zara-naiz-nauzu. Ez nuen halakorik espero. Likatsu laga dizkidazu izter aldea, sabelaren bazterra eta atzamar bat baino gehiago. (Busti egin gara, eta ez naiz ni izan)
Pena, gainera bota didazun tragoak baino ez gaituela busti gaurkoan.
Inork ez zidan esan... euskaldun izatia zein nekeza dan...

Betiko bezala, goxoa eta dastagarria zure prosa. Nire blogean omenaldi txiki bat utzi dizut, estilo ariketa antzerako bat. Muxu bat ta ondo hasi urtea!
ResponderEliminarJKN
laztantxo bat!!!
ResponderEliminarya lo dudo tragoaz bakarrik busti izana...jajaja
Inor ez da perfektua.
ResponderEliminarEzin da beti asmatu.
Tragoen likatsa ere atsegin dut; ez pentsa. Etxean sentitzeko... topikoei jarraitzeko.
Goitik behera bustita, eta bakarrik etxera.