Begirada bat izan zen batu gintuena.
Munduari begiratzeko modu bat.
Munduari nondik begiratzen genion.
Sua piztean, gora begiratzeko ohitura. eta gero behera.
Lotsatiaren begirada.
Kalean, atzera begiratzearena.
Hezkuntzak gure begiak merezi zituenaren ustea.
Gune bati begirada, begirada batean, leku bat gune bilakatu beharra... azpiegitura eta guzti.
Uniforme baten begiradak atera zizkigun malkoak; dei kontinuoek. (eta bost mila begirada hara gora, eta begiak itxi beharra; belarriak isildu beharra)
Trenari begira, trenetik, emandako orduak.
Autoko leihotik parajeak ikustearen plazerra.
Barra bazter batetik botatako horrek denak.
Afari batean, lagun arteko begietatik alde egindako begirada beroak, konfusoak.
Gaztelu baten handitasunetik, begirada bat hirira.
Bi oheren arteko begiradak batu gintuen, ohe bakar batean.
Ez diet begi haiei begiratzeari lagatzen. Baina trena ez da bide erdian geratu, aurrera doa helmugaraino, eta nik barruan jarraitzen dut, kanpora begira.
Begirada bat izan zen batu gintuena... mila begirada geratzen zaizkigu, begira jarraitzeko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
begiradak sarri traszendentalak baitira. arantza bihotzean bezala sartzen zaizkigu eta ezin atera. Batzuetan... nahi ez dugulako eta beste batzuetan... ez dakigu zergatik. Baina hor dirau. Zer da ba begirada bat irtenbidea edo galbidea ez bada?
ResponderEliminarhttp://barnekoeztula.blogspot.com/2010/12/begirada.html
Zorionak atzoko 7katukuatik, oso gustora egon ginan.
ResponderEliminarG ta I
Eskerrik asko G ta I.
ResponderEliminarGutxitan tokatzen da parean 7Katun aurkitutako publikoa. Geu bai gustura...
Plazer bat izan zen! Plazer handi bat! Eskerrik asko!
Ai...Ahi...Hay...Ay...
ResponderEliminarOrain bai.............
Tiempo de amar,
de soñar,
de miradas y besos,
de sonrisas y lamentos,
de no jugar a la oca,
aunque siempre te toca,
Y todo esto mientras Bilbao entera se rinde ante vuestros "pies descalzos".
Un lujo.....
!!!ZORIONAK!!!