2010-12-20

Norbaiti bihotza oparitu zion horri...

Bai, zuri idazteko gogoz nago.
Ez dut gehiegi pentsatu idatzi behar dudan honetan. Egia esan, hitzak bakarrik ateratzen dira, eta presaka nabil gainera, beraz, hemen doa. Laneko mezu baten zain edo hartu dut ordenagailua eta sartu naiz nire email pertsonalean; nire harridura ez gustukorako zure mezu bat aurkitu dut sarrera ontzian.
Ezer baino lehen, eta datozen hitzak horrelakorik adieraziko ez dutenez, eskerrak eman behar dizkizut beste ezertan hasi aurretik. Nire helbidera idatzi didazun mezu horretan azaltzen duzun moduan, bai, abenduaren 22a asteazkena da, eta nik gaizki jarri nuen blogean. Eskerrik asko beraz.
Baina hemendik aurrera, zure bihotz galdu plantan jarraitu nahi baduzu, anonimotasunetik idazten, geratu zaitez blog ireki honek ematen dizkizun pribilegioen barruan.
Pasa den astean, lagun batek baino gehiagok gomendatu zidan zure iruzkinak borratzeko, blogeko iruzkinak egiteko aukera ixteko... posible delako zure intentzio onenarekin idatzi izana iruzkinak, baina ezin duzulako zeuk ere ukatu, erdiak ez direla ulertzen, eta beste erdietan halako misterio ez erakargarri bat azaltzen duzula. Nik ezetz erantzun nien. Blogak bere horretan jarraituko zuela. Baina neuk ere ez dut ukatuko; misterio horrek aspertu egin ninduen azkenerako.
Ohartuko zinen, blogak bere horretan jarraitzen duela. Iruzkinak egiten jarraitu dezakezu, planteatu nahi izanez gero nik neuk bederen ulertuko ez ditudan ekuazio matematiko arraroak, idatzi poesiak zenbakien birtuteen inguruan, baina gauza bat utzi nahi dizut argi, eta hemendik, publikoki: nor zaren ez dakidan bitartean, ez berriz niri mezurik idatzi nire email helbidera. Hori lagun, ezagun, eta konfiantzazko jendearentzako helbide bat da; besteontzat, hemen egonda nahikoa.
Barregarria iruditzen zait egoera hau. Ia-ia lepoa jokatuko nuke ezaguna zarela, zerbait gehiago ere jokatuko nuke, akaso laguna ere bazaitudala... adarra jotzeko modu xelebrea zurea. Deituidazu bordea nahi izanez gero, arraroa irudituko zaizu akaso, baina ez zait zure mezua gustatu.
Eta beste gauzatxo bat esango dizut. Horrela, pikatuta harrapatu nauzulako: zure bihotz lapurretaren perfil zibernetiko horretan, kontuz ibili; ez duzu eta beti mrbastelcorazon delakoa berdin idazten! eta azken aldian denbora asko daukat libre, internetean ikerketak abiatzeko. Ez zara uste duzun bezain anonimoa.
Hurrengo ikusten zaitudanean, keinu egingo dizut begiaz. Honez gero bihotza berreskuratu baduzu, hitz egin dezakegu aurrez aurre matematikaz, edo literaturaz. Bestela, topatuko gara berriz ere hemen.

Zeuk bidalitako mezuan esan didazun moduan... Ondo izan!

8 comentarios:

  1. Hori da duena blogaren asunto honek, batzutan "balienteak" azaltzen direla.
    Botere kontu bat da finean, jokatzen duelako zure publikotasunarekin, exponitzen zarelako eta oso erraza delako bestaldetik aritzea.

    Kasurik ez matte. Aspertzen dira beren patetismoan. Eta ez, ez kontrolatu komentarioak, rollo bat da eta blogaren esentzia izorratzen dute. Ez behintzat matematiko-melankoliko batengatik...

    Muxuak!

    ResponderEliminar
  2. Nik aurrekoan ere esan nizun, moderazioaren aldekoa naizela. Ez komentarioak kentzearen aldekoa nahi ta nahiez, baina bai zuk erabakitzearen aldekoa.

    Bestela apur bat perbetsioa iruditzen zait, Kattalinek dioen moduan, zuk zure publikotasuna azalduz beste batzuen anonimotasunari aurre egin behar izatea... Egia esan hori da interneteko kontu honek eskaini dezakeena, ta agian bada ordua pentsatu dezagun den-dena ez dela ona... Baina bueno zure esku dago erabaki hori eta ematen du hartu duzula. Ondo deritzot.

    Bestela ba animo, ta muxu handi bat. Ostegunean ikusiko dugu elkar, ezta?

    ResponderEliminar
  3. Poetisa de verdes ojos
    sensuales labios rojos,
    que a la vida abrazas
    al caminar descalza.

    Sabia virtud la de Kattalintxo
    que te invita a no perder el tiempo
    por un mate-melankoliko/a? momento;
    mejor dejar correr el tiempo
    hoy, que de amores no tienes tiempo.

    Buena gente tus blog-EROS
    tanto Kattalin como Okerreko
    que te han apoyado en el drama.
    a riesgo de desnudarte el alma.

    Ondo pasau gabonak.

    ResponderEliminar
  4. ja (koma) ja (koma) ja (punto).
    Eta pentsatuko duzu grazia daukala honek. Merezi ez arren post bat idatzi nuen zuretzat. Berdin-berdin, inork hitzik zor ez zizun arren, bi iruzkin bidali dituzte zuregana. Eta zuk, oraingoan ere nahiago duzu ez entzunarena egin. Zure poesia delakoarekin jarraitu, zure postura merketik.
    Agurtu aurretik, esan nahi dizkizut idazten duzunaren inguruko pare bat kontu (ez zarelako beti zu geratuko azken hitzarekin): ondo ez dakit zer esan nahi duzun "hoy, que de amores no tienes tiempo" esaldi horretan. Ez dakit hau guztia benetan noizbait bihotza lapurtu nizulako martxan jarri duzun pantojismo insano bat ez ote den... pentsatzen jarrita nago niregana gertauratzeko beste modurik ez duzula uste duzulako zabiltzala hemen, zerbait esan nahian... ezer ez esaten. Baina oker zabiltza. Tengo tiempo, es tiempo de amores... Kontua izango da akaso, que entre esos amores, ¿no estás tú? Inoiz baino gehiago maite dut, inoiz baino gehiago maite ditut!
    Eta beste gauza bat bukatzeko. Hau ez da drama bat niretzat. Hau, zu, zu egiten zabiltzana, pelmada bat eta entretenimendu bat da aldi berean. Emozio berriak blogean; nahiz sarri aspertzen gaituzun... ezin dut ukatu; blogeko sarrerak igo egin dira idazten hasi zinenetik. Ez dakizu, baina fabore bat egiten zabiltza izatez.
    Eta... en ese riesgo a desnudarme el alma... no, no es un drama, lo tomo con calma, de cama en cama (y tiro porque me toca), y dejo de mi alma lo que me dé la gana!
    Ez pentsa, arriskua zarenik hemen inorentzat. Zu ordea... ez dakit nola zauden lasai hemen.

    Bukatu da jolasa.
    Game over.

    ResponderEliminar
  5. kaixo laztana.

    blog berria sortu dut barne barneko hitzak izkiriatzeko. izkiriatuak ditudanak eta nituenak. esango didazu!

    muxu bat

    ResponderEliminar
  6. bloga zein den jartzia ahaztu jata...

    ai ai ai

    http://barnekoeztula.blogspot.com/

    ResponderEliminar
  7. oso gustora entzun naban lenakuen zuen emanaldixa iratxon. begixak itxi ta entzuten, pentzatzen ta sentitzen.

    eskerrik asko!

    ResponderEliminar
  8. txikitina!!

    badira egun batzuk zure hitz ederrez gozatu barik...
    baina badakit, aurrekuan eta baitta gaurkuan be gustura gustura egongo ziala belarri bat baino gehixau zuekin gozatzen...

    bixar ingou berba...laztantxo bat bitxartian!

    ResponderEliminar