2010-12-09

Neguak, hori da duena

Ze hotz.
Esaten dit txamarra handidun lagunak.
Belarriak ere estali dizkio artile beltzak.
Malko batek busti dio ezkerreko begia.

Euskal Herri tropikala.
Erantzun diot nik, barrezka
eta gerritik heldu diot, ez dezan berriro errepikatu... ze hotz.

Baina batek badaki, hemen bizi bada, horrela behar duela neguak. Eskularruak, txamarra handia eta artilea, denaren gainetik artilea (nahiz modan jarri duen Durangesadoak bestelako Himalaya-moda bat) behar dituela neguak kalean ibiliko bada. Eta bada beste gauza bat. Baselina. Ezpainei ez dielako ezer zor neguak Euskal Herrian, ez dielako barkamenik zor. Treguarik ere ez. Eta bere horretan, ezpainak zartatu egiten dituelako neguak, edo bere hotzak.
Eta hotz horretatik atera nahian dabilenak, bero bila gerritik helduta, ikusiko du... hotzak ez ezik, beroak ere zartatzen dituela ezpain batzuk Euskal Herrian.
Beraz, orain gutxi, ezpainez betetako lagun arte bero hartan esaten genuen moduan... ante todo, baselina al cuerpo! Ez dadila izan hotza, gorputza dar-daraka jarriko diguna!

8 comentarios:

  1. ba hori...
    ez dadila ez hotza, izan badaiteke zeozer hotz beroa... izerdiz betea edo ez... baina irri arteko dardara!

    ResponderEliminar
  2. Sasi artetik irri bat, poztekoa da hori!

    ResponderEliminar
  3. Hotza hotza hotza... eta hala ere bero mantentzeko gaitasun hori ez dugu guk ez erraz galduko!!
    Durangesadoan eduki nuen lehengoan holako bisio raro bat, non bapatean ingurura begira nire buruak errepikatzen zuen:

    Este invierno en Euskal Herria, se llevará el Ternua con corte street, y los The Nort Face de colores vivos, tales como el verde pistacho...

    Durango libru-diska azoka baina gehiago da, ya lo creo. jejejej
    Muxu bi printzes!!

    ResponderEliminar
  4. Gozatzeko prest eta desiatzen nago!!!

    GERO ARTE!!

    ResponderEliminar
  5. ba nik bapatean, azken aldian deskantsua hartu izanagatik edo, inoizko bertigorik handienarekin begiratzen diot gaurkoari.
    Baina hori ere polita da! Bertigorik gabe ez dago tximeletarik, eta tximeletarik gabe, zapatak jantziko nituzke segituan!
    Gaur ere begira-begira izango nauzu... niniak zabal-zabalik... zuri zer, noiz, zabalduko zain!
    Negarrik ez gaurkoan!

    ResponderEliminar
  6. negarrik ez gaurkoan!

    tximeleta horiek igertzeko irrikitan naukazu...

    ResponderEliminar
  7. neguak ere alpertu egiten zaitu, akaso??
    idatzizan zeoze emakumia!!

    muxuak matte...

    ResponderEliminar