Behin, batek, jolas bat egin zuen berak galderak egin, eta nik emandako erantzunekin. Psikologoa izatera jolastu zuen berak, eta nik egin nituen azkenean, psikologo lanak, neure buruarekin.
Ipuin moduko bat kontatu zidan. Txikitan liburutegietan hartzen nituen moduko ipuin horietako bat. Oroitzen al dituzue? Motz-motzak izan ohi ziren. Gainontzeko ipuinak bezala, "Bazen behin" batekin hasi ohi ziren. Baina zerbait gertatu orduko, aukeratzeko egoera desberdinak agertu ohi ziren. Ipuinak, neuk nahi duen moduan jarraitzeko aukera ematen zidan. -Horixe zen niri gustatzen zitzaidana-
Bada, horrelako zerbait egin zidan hark. Eta nik emandako erantzunen arabera, esan zidan nolakoa nintzen, nolako izan nintekeen, edo eman zizkidan berak zenbait arrazoi, pentsatzeko gero nik, nolakoa naizen. Nola ikusten ditudan gauzak. Nola eragiten didaten.
Ipuinaren bukaeran, irla batean nengoela, harresi handi bat aurkitu nuela kontatu zidan lagunak. Eta galdetu zidan, nolakoa uste nuen izango zelan harresiaren beste aldean zegoena. Nik segituan erantzun nion galderari.
"Beltza. Iluna da beste aldean dagoena. Aspaldiko herri bat bezalakoa, lagatakoa, utzikeriaren utzikeriaz usteltzen bukatu duen herritxo bat dago harresiaren beste aldean. Eta ez dut nahi pasatzea. Ez zait gustatuko. Badakit"
"Harresiaren beste alde" horrek, HERIOTZA esan nahi duela azaldu zidan. Eta orduan ulertu nuen dena. Orduan esan nion baietz, asmatu zuela ipuinarekin.
HERIOTZA lagun. Horren gertuko beharko lukeen hori dago harresiaren beste aldean, eta niri iluna iruditzen zait. Ohituta behar genuke, ingurukoak nola "doazen" ikustera. Eta batzuk badaude (zaudete) eta inbidia apur bat ere ematen didazue. Teoria primeran ulertzen dut nik. Badakit dena. Esan behar dena, esaten dena. Entzun behar dudana. Entzuna dut behin baino gehiagotan. Nik neuk ere esan izan diot nire buruari. Gertatu egin behar zela. Onena zela. Edo bizitzaren legea dela eta horrelakoak. Baina alperrikakoak dirudite hitzok.
Ez zait erraza egiten. Zaila egiten zait harresiaren beste aldean dagoena argitasunez ikustea.
Eta horrelako egunetan, askozaz gehiago. "Bizitzaren legeak", juiziorik gabeko epaiketetarako balio duenean. Orduan, harresia ostikadaka apurtzeko gogoa ematen dit. Baina orduan, indarrak falta zaizkit horretarako.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Atzera pausu batzuk emon, hasi ariñeketan gogoz eta emoiotzezu porlanezko harresi horri ostiko handi bat.
ResponderEliminarZer, ez da apurtu, ezta?
Sarritxen uste dot, intentsiño larrei ipintxen doule harresixek apurtzien eta ahalegin gitxi eitxen doule berau biguntzeko. Hain txarra al da pareta batzukin bizitzi? Eztot uste, beti be honen zementuk mobidu ezinge izten eztozkun artien.
Mihazkada bat shosho!
Malko potolo batzuk begietatik erortzen zaizkidan bitartean, sudur gorria jantzi eta irrifarra ageri da nire aurpegian.
ResponderEliminarBerak indarra izan bazuen irlaren alde honetan tinko eusteko, guk indarra izango dugu berak ekindako bideari gogor eusteko.