2010-02-11
Ez begiratu behera, ez begiratu atzera
Zutitu, lasai, azkarregi ez, baina denborarik galdu gabe.
ez begiratu gehiegi ingurura. begiratu aurrera. metari begira jarri, eta hasi ibiltzen. eta behin hasita, ez gehiegi geratu. arnasa hartzeko bai, behar izanez gero.
edo urduri jarri bazara, orduan ere geratu. baina sekula ez hanka biak parean dituzula.
ekarri bat, beti aurrera. segi bidean, edo bidean galduko zara. eta bidea galduko duzu.
ez dira eta, hari finak beti, horren erraz, horren eder topatzen.
Uste izaten dugu ekilibrioak ez duela merezi. dena erraza ez bada, alperrik gabiltzala eta oker.
eta orduan hasten gara okertzen.
ekilibrioa, ez da eta estutasuna. edo klaustrofobia.
ondo tenkatutako haria, ondo emandako pausoa, arnasa hartzeko ondo egindako pausaldia, eta hari berdinean dabiltzen oinen arteko dantza baino ez da.
eta badakit, ondo dantzatutako dantzak, dantzan jarraitzera bultzatzen nauela, beti.
baina badakit ere, ez dela erraza. zirkoetan ere, ekilibristak eta ekilibristak dauden bezala.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
artista bati....
ResponderEliminarlaster berriz elkartuko garan geltokiraino....ordurarte....
gozatu!
eta izan....
izan zaitte sorgin!
maittasunez....