Gazteluak ez dira txikitan esan ziguten bezalakoak.
Ez daukate barruan, printzesa tristea azal urdina duen printzearen zain,
gorengo dorretik begira, ile-horia lurreraino botata, negar malkotan.
Zinez diotsuet, ez dago halakorik. Eta badakit, biziki jakin,
egon naizelako
gaztelu batean.
Ez dut ikusi azal urdindun inor. Ez eta ile-hori luzea arrastaka zeramanik ere.
Eta bai, begiratu nuen gazteluko zirrikitu guztietan. Ezkutaketan bagenbiltza bezala ahalegindu nintzen. Mihatu (ge)nuen gaztelua.
Ez zegoen printzesa eta printzerik. Baina gazteluak, gaztelu izaten jarraitzen zuen.
Bazeuden dorreak, eskailera luzeak gora eta behera, banderak, banderak astintzeko haizea, arbola zaharrak, harri zaharrak, zirrikituak, leku ezkutuak, eta ez horren ezkutuak.
Eta ni, ipuinetako istorioen faltan, sentitu nintzen ipuin batean.
Norbaitek, azal urdinik gabe, erakutsi zidalako gaztelua. Eta nik berari.
Gazteluetako ipuin ugari moduan, sortu genuelako geuk ere, geurea.
Baina hori bai, ez da hemen kontatzeko ipuina. Begiratu bestela, zer gertatu zitzaien, kontatzen hasi ziren guztiei. Printzesa bihurtu!

Gaztelu ezkinaren batean izango dugu elkarren berri.....printzesa eta bestelakoengandik urrun....
ResponderEliminarlaztan bat....
Bai, gaztelu ezkina batean... edozein tokitan elkartu nahi dut zurekin, bide ezkinan berriro ez den bitartean. Eta hala, bestelakoengadik urrun...
ResponderEliminarbaina ez larritu, ni, printzesaz jantzita agertzen banaiz, saltoka, dantzan.
ez da seinale txarra izango.
Zuri beste laztan bat.