Zenbat lagun dituzu inoiz esan dizutenak,
“nahi dut baina…”?
Eta zenbat lagun dituzu nahi dut baina hori esan ostean,
nahi zutena egiten amaitu dutenak?
Nik neuk, mordoxka bat. Izenak ere esango nizkizuke, baina badakizu,
nahi zutenez, baina bazenez, baina bat, ez dut izenik emango.
Auto kontrola, auto-reprimitzea bilakatzen dela esaten dugu sarri.
Eta reprimitzea, ez dela ona.
Baina bada, reprimitzea, auto-reprimitzea baino txarragorik.
Auto-engañatzea deitzen diot nik.
Ingurukoei zerbait esateak, gure buruan jira eta buelta dabilen
edozer gauza ahotik irten eta norbaitekin konpartitzeak, onarpea ekartzen dio norberari.
Zerbait gaizki egin dugula jakin, eta hori esateak, ekartzen digu benetan gaizki egin dugula onartzea.
Eta era berean, uste dugu, albokoari egin nahi duguna aitortu, eta horrek daukan alde “txarra” onartzen badiogu, nolabaiteko zilegitasun bat lortzen dugula.
Esan baitugu, onartu baitugu, egin nahi duguna egitea, badakigula gaizki dagoela. Albokoari, egin nahi duguna egingo ez dugula, edo behintzat, izatez egin nahi ez dugula sinestuarazi nahi izaten diogu.
Horrela, nahi genuena egindakoan, eta alboko hura, kontu eske datorkigunean, leporatu behar digun hori, aurreko egunean guk geuk esandakoa izango da, eta hortaz, ez du, guri leporatzeko ezer berririk izango.
Eta hala, une batez, edo gehiagoz, gu geu sinestera iritsiko gara, egin dugun hori, ez dugula nahi genuelako egin, barrutik irten zaigulako baizik.
Izan ere, guk, onartu genuen lehenago, egin nahi genuen hori, ez zegoela ondo.
Bazuela, baina bat.
Eta horrela jarraituko dugu, ez reprimitzearren, geure burua kontrolatzen ez dugun bitartean.
Eztakit autoreprimitzi baño txarrauaue dan autengañatzi. Nire ustetan autoengañuk bauke reprimitzian puntu bat, azkenin guzurraz eztaltzen dozuleko zure barruko benetako nahi hori. Autokonbenzitzeko beste horri kontau biher badotzau txarto eiñ doune, gure bañak... ezta txarto!Batzuek bere barruko hausnarketekin nahikue izeten dabe, beste batzuek lagunengana joten dabe kontzeju eske eta guk diñogune siñisteko beste batzuei kontau biher dotzienak be badaz.
ResponderEliminarKontue da, bakotxak bere era baña autoengañu eta autoreprimitzik albo batera itxi biguzela ta benetan barrutik urteten dozkun horri soka askie emon bitzegule!!!
Zoro, burubako, puta...eko etiketak soineratuko dozkuez, baña gure zorixontasunek eta siñisten dogune eitxik gehixa balixo dau!
Gustu handiz..... barriro hanka hutsik!
Ez zaizu arrazoirik falta! Ezta batere!
ResponderEliminarBaina are gehiago esango nuke nik. Barruari egiten diozu erreferentzia. Pentsatzen dugunari, sentitzen dugunari...eta ez dizut gezurrik esango; berba horrek entzunda, burua, bihotza...etortzen zaizkit gogora.
Gero "zoro" edo eta "burubako" moduko berbak aitatzen dituzu, etikatatuko gaituztelakoan (eta bi hitz horiei dagokienean, arrazoirik ez litzaieke faltako) baina bada beste berba bat, hirugarren plano batean, horrela, erdi lotsati modura, erdi ixilean, kasu askorik egingo ez bazenio modura, jausten utzi duzuna.
Bada, hitz horri egin diot nik kasu.
Ez baitut hitz hori, buruarekin, bihotzarekin lotzen (edo ez horiekin bakarrik)...
Beraz, zuk diozun moduan, esan, egin sentitzen, pentsatzen duzun dena, baina ez horrenbeste burutik, edo bihotzetik irtetzen zaizulako. (ez da horren garaia)
Egin nahi duzuna, nahi duzun guzti hori, barrutik, zure barruetatik, erdi-erditik, (eta zeuk esango zenukeen moduan: motxinetik) irteten zaizun moduan!!
Egin! Esan baietz! Esaiozu!
zu izango zara eta, (zeuretzat) izango den speed(ifen)ik onena!!
Drogatu zaitez, zuk nahi duzun txutea hartuta!