Boikot baten berri emateko hartu dut ordenagailua oraingoan.
Inor larritu aurretik, blog honetan hurrengo egunetan gerta daitekeen edozein desastre naturalen aurrean, jakinaren gainean izan nahi zaituztedanez, hona hemen pare bat kontu.
Azken egunetan nire kloaka txiki honetako bisitari bakarra izan den lagun maiteak, (eta beste batean aztertuko dugu zergatik beste denok ez duzuen hemen arrastorik uzten...) beno, ba lagun maite eta agurgarri honek, sekretu txiki bat gorde du gaur artean.
Sei hilabeterako Mexikora doanez, aurretik egindako denarekin apurtu, eta denok ahaztuko garelakoan dago koitadua. Gaurko egunez mundua bukatuko balitz moduan. Hemendik aurrera, guk leku berdinean jarraituko dugula ahaztu baitzaio. Eta hortaz, edozein sekretu kontatzen hasi zait. Kontua da, nik, (bai, tamalez, baina...) hemen jarraituko dudala, eta hortaz, sekretu hori aireratu nahi izan dudala.
Sekretua jada horren sekretu ez denez, jakin, lagun politt hau, Sin Tetas No Hay Paraiso telesail txatxu horren fan txolin horietako bat izan dela. Nik, bere sekretutxoa lau haizetara zabaldu dudanez, nire kloakatxoa hankaz gora jartzearekin mehatxatu nau.
(eta kontuan izan, idazten duen bakarra bera izanik, horretarako gaitasunik ez zaiola falta)
Hortaz, hurrengo egunetan gertatzen denaren ardura guztia berarena, eta soilik berarena dela esateko idazten dizuet. Ez naiz gertatu daitekeenaren arduraduna.
Egunak aurrera joan hala, hau nola doan ikusita, eta beharrezkoak ikusten baditut, eskuragarri izan ohi diren orri horiek zintzilatuko ditut, edozein kexa helarazi nahi baduzue edo.
Baina errepikatzen dizuet, nik ez naizela ezerren kargu egingo.
Ondo izan. Eta kontuz, ez sartu edozein ordenagailutatik nire blogera, edo virusez betetzeko arriskuan izango zarete.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
PUTAAAAA!!!kotxina!!!!
ResponderEliminarEgixe esan eztozte erreparo handirik emoten nire SEKRETU, errepikatzen dotzut SEKRETU (ixilik gorde bidan hori, ezagune eitxen jatzu?)hemen publikatzik. Izen be zeuk diñozun lez IÑOR EZTA SARTZEN ORRI HONETA.
Hasi bikoza pentsetan hau pasetako arrazoie eztala zuk diñozun modun lagun despistauek daukezuzelako edo eztakixelako barriro hanka hutsik zabizela.
Eta ozen diñot, boikot aktibu zabaltzen dotela fronte orotan LAGUN deitzen zarien zure modokuen kontra. Hemetik aurrera ez ibili badaezpada be hanka hutsik mundun ziher; igul untzan bat trabauko jatzu eta hankapin, gabaz begixek zabalik mantendu ze sarratuezko bixamonin ez ikusteko arriskun topauko za, kafi etxin topeti la vida y más kostauko jatzu... Ez ahaztu oiñ teilatope bardiñin bizi garille eta nahi izen esko zure tangak domekako Boluetako plazan saldu ahal dotxuazela merke-merke!!
Eta gitxinaka jungo naz zure SEKRETUEN barri emoten. Aitzoztezu ezta bizkaitxar idazten botzut? Bakit aspaldi honetan ondo ulertzen dozule nire berbakeri, ejem!!... hiru... bi... bat... Lebanteko Guda hasi da!!
A LA ENEMIGA NI AGUA!!
Eta bai ainho, beste behin diñotzut argi gatzeko, TRISTI dala hanka hutsikeko bisitari bakarra neu izeti!! Berakatza eta ura neska!!!uajjaja
jajaja
ResponderEliminarzelako pikia dakazuen e!!
ba jakizu neu be hanka hutsik hurbildu naizela sasi artetik...zugana...
eta baleikela horren ixilik ibili izana...hemen nenbilen arrastorik be ez dozula euki...
laztan bat....
Eta hain zabiltza isilik...
ResponderEliminarHain zabiltza arrasto gabe...
Zein zaren jakitzen ere ez dudala asmatzen.
Baina ongi etorri oinetakoak alkantarilan lagatzen ditugun kloaka honetara...
eta hori bai, sasien arantzak ere, kanpoan laga, oinetakoekin batera.
Laztan bat bueltan.
Titi gabe paradisurik ikusten ez duenari:
ResponderEliminarJakin, lubaki bilakatu dudala logela. Kafea jada, nire kulero zikinen artean ezkutatuta daukat (eta benetan diot, "kulero zikin" diodanean, beraz ez dut uste ausartuko zarenik...).
Jakin, jada Tele 5-eko kanala marra gris mordo batekin ikusten dela gure telebistatxoan.
Jakin, ni naizela etxeko internet konexioa kentzen dizuna gmail bizoso horretan "ikasten" diharduzunean...(eta jarraituko dudala berdina egiten...beti ere, zure ikasketen onerako, badakizu, hobe beharrez... den-dena ULERTU DEZAZUN)
Eta gaukoz bukatzeko...
Jakin, eta gogoratu... gerra nahi baduzu, izango duzula.
Zapi zuri guztiak beltzez margotu ditudala, eta logelan larrosaz betetako eskopeta daukadala ohe azpian, beraz...
¡Al loro bonita!