2007-11-08


Batzuetan gauzak ez dira ondo irteten.
Eta horrelakoetan galduta sentitzen gara.
Eta triste.
Eta negar egiten dugu.
Eta iristen da momentu bat, negarrez gaudela,
eta ez duguna jakiten zergatik egiten dugun negar.
Baina negarrez jarraitzen dugu, begietan
azkurea sentitu arte.

Eta gero lo hartzen dugu, izara busti artean...
eta esnatzen gara berdin-berdin, triste.
Baina behintzat negar eginda.

Horrela egongo zara zu akaso.

Ondo zer gertatuko den, dena nola joango den
jakiteko gogoa izango duzu.
Eta ez duzu ezer jakingo. Nahiko duzu
atzera egitea.
Eta galdetuko diozu zure buruari zergatik.

Horrelakoetan maitia, zuk bakarrik aurkitu behar duzu
bidea. Zuk erabakiko duzu zer egin.
Nora jo, nola.

Baina badakizu, eta gogoratzen dizut,
hemen nagoela.
Besterik ez bada ere, negar egin behar duzunean,
izarak beharrean, nire eskua bustitzeko.
Esan nahi dizudalako belarrira,
nola ez dakidala, baina berriz ere,
itzuliko dela dena berera.

Lasai politt hori...

1 comentario:

  1. Dena nola joango den ez dakit, baina niregatik balitz nola joango zen badakit.

    ezin ordea nahi dudana egin,
    ezin atzera begiratu, triste jartzen naiz eta,
    ezin aurrera bagiratu, triste jartzen naiz eta.
    Eta ezin momentua bizi bera ondoan ez dago eta.



    patxo bat maitxia. mz

    ResponderEliminar