2009-07-15

bustitzea atsegin dugunean


Ez al zara inoiz, pentsatzen
jarri. Udan, atzo bezalako gauak, egunak tokatzen zaizkigunean, ez zaigula
ardura,
bustitzerik?
Udak badu zerbait berezia. Beste gauza berezi guztiez gain.
Udan, maitemindu egiten gara.
Barre egiten dugu; ohi baino gehiago.
Normalean garbi nahi ditugun hankak ere zikintzen ditugu areaz, eta ez zaigu ardura.
Eta dirua gastatzen dugu udan; ohi baino gehiago, hau ere.
Mendira joaten gara, edo pistinara, edo hondartzara, edo terrazara, edo Saloura... joan egiten gara.
Udan, eguraldi ona egiten du; ohi baino gehiago.
Baina ez gaude Caribean. Ez gaude Saloun. Eta...
euria ari du, euria ari du lagunok...
Esan dut. maitemindu egiten gara udan. Eta... atsegin dugu bustitzea.
Busti egiten gara. Gaitu. Gaituzte...
Baina ez, horiek bakarrik. Euriak
ere bustitzen gaitu; eta neguan ohi ez bezala...
udan, ez zaigu ardura
bustitzerik .

Ala, atzo, tximista eta trumoi artean, azpian,
etxera bidean korrika zindoazela ez zitzaizun atera irribarre txiki bat?
Edo mela-mela egindakoan, algara bat?
Udan
atsegin dugu bustitzea; ohi baino gehiago.

3 comentarios:

  1. "Esan dut. maitemindu egiten gara udan. Eta... atsegin dugu bustitzea.
    Busti egiten gara. Gaitu. Gaituzte..."

    testu oso... polita!
    gaur ere euria egin du zure gustura?

    ResponderEliminar
  2. belarretan eserita arrapatu nau gaur euriak.

    Horrek ere, ez pentsa;
    grazia egin dit.

    Nondik jotzen dizu zuri euriak?
    Non zaude?
    Nor zara?

    ResponderEliminar
  3. Euriak arrapatu nau zuhaitz batean azpian nintzela, norbaiti pentsatzen...

    Ipar aldetik nator eta Iparraldean bizi

    ResponderEliminar