2009-06-14

Gaupasa baten kronika.2

Literatura ikasten, literatura egiten hasten garenean, uzten diogu ikasteari.

00:13
Kronika bat.

badakit, bai, ziur naiz, jada...

hau kronika bat izango dena, badakit.

Orduak aurrera joan, eta apunte-orriak aurreratzen ez diren bitartean...

kronika luze bat jasotzear zaude.

gaupasa baten kronika. 2.



01:19
Duintasunaz

Joxe Anton Artzeren oinarrizko kezka, gizakiaren duintasuna omen zen.
Ez ote da, duintasuna bera ere galtzea izango,
ordu hauetan ikasten aritzea?

Pena, nire oinarrizko kezka ez dela, neronen duintasuna.
Bestela, aspaldi nengoke ametsetan.



02:15
Kafearen boikota

Coca-colari egin diot orain artean,
boikota.

Baina bukatu da.
Gaurtik aurrera, ene kafeina maitea, nazkaz begiratuko dizut zure
begi marroietara.

Ez uste engainatuko nauzunik. Eroriko naizenik zure tranpan.

Azken urtean Pepsi-a maite dudan adina,
gozatuko dut tea, hemendik aurrera. Zigarroak, berarekin konpartituko ditut,
zu, inbidiaz barraren beste aldetik begira zauden bitartean.

Ala uste al duzu, debalde irtengo zaizula, gaur gauekoa?
Fideltasunaren eredu izan nauzunean,
zure tazako arrastora makurtua, zure usainera kateatua, zure zaporera engantxatua.
Uste al duzu, barkatuko dizudala, gaur egindakoa?

Yonkiari, txuteak bata bestearen atzetik datorren txuteak, nahiz izan enegarren txutea, beti egingo dio, on (edo kalte), baina sekula ez kale.

Nola atrebitu zara, zu, orduan, eh kafe? Nola?
Lotsarik ez al dizu ematen?

Jakin bukatu dela gure artekoa.
Ez dizut ukatuko. Polita izan da. Liluratu egin nauzu.

Tontotuta eduki nauzu, goiz, eguerdi, gauetan.

Gaur arte.

Behar izan zaitudanean, lo hartzen, laga didazun arte.

Maitasunez, amorruz, eta logurez,

betiko, agur. (eta ohore)


4 comentarios:

  1. ta benetan aprobatzia espero dozu? oraindik ni txunditzeko kapazidadia daukazu!gor lizardi! muxu bat levantera ta beste bat zure barrenetara... itzuliko naiz... itzuliko gara.

    ResponderEliminar
  2. Ainhoatxuuuuu, mari zoro!!! Me en-kan-ta esamiñetako zorokeri hau! jajajja, halako barrik botanabazen zure mailekin!!! Zelan zan? desekilibrada? jajaja, ni un paso a la normalidad nena! Ta ata miñe bizixai!! (copyleft)!

    Musu atxitxarrau bat maitxia Cancunseko hondartza paradisiakuetatik!

    ResponderEliminar
  3. Joder... irakurtzen zaitudan bakoitzean galdetzekotan nago... zergatik ez duzu gehiagotan idazten?
    Asko gustatzen zait, pitxin!

    ResponderEliminar
  4. gogoko dot bai neuk be hemen sartu eta gozatzia....

    bixak bat eitten dialako...

    eta soilik esperuan....nere barrenak be zeozer esango dabela laste...oso laste...

    hitzak kaleratu nahixan dabil ta ingurua...

    ResponderEliminar