2009-04-01

Ocaren jolasa baino ez?


Bizitza, zentzuz betetako zentzugabeko bidea da batzuetan. Zentzugabeko zentzu-bilaren jolasa beste batzuetan. Jolasa baita, azken finean. Eta bizitzarekin jolasten dugu. Edo bizitza dugu jolas. Edo jolasean galtzen gara.
Batzuetan, ahaztu egiten ditugu, jolas-arauak. Eta orduan, beste guztia ahazten dugu. (edo ez)
Ez baita erraza, nahi ez dena ahaztea.
El juego de la oca-ren tablan, saltoka jarduten dugu batzuetan. Hutsune batetik, bestera...saltoka. Badirudi, horretan dihardugula. Oca handiarengana, lehenago nor iritsiko. Edo badirudi, uste dugula, hori dela egin behar duguna. Eta bai, egia da; guk hautatu genuen hori.
Orain, Oca handia esku artean, laztanduz dudala, saltoka pasa ditudan (pasatzen utzi ditudan) hutsuneekin zer egin ez dakidala nabil... tablaren gainean, saltoka-edo.
Zer da, fitxak nahastu ditut? Jolas-arauak ahaztu? Dadoko zenbakien zoriaren esku utzi al dut dena? Ala, nik hautatu nuen, eta kitto?

3 comentarios:

  1. Zuk hautatu dozu salto eitxi hutsune horretan hoberako izengo zanan esperantziaz. Eta batzuetan holan da, bestitan ez ordea. Garrantzitsuena baña zure jolaseko arauek zuk zeuk ipintxi da, beste dana konpondu ahal dozu. Fitxi mobitzen dabena zu ez zariñin ordea, konpontzeko daukezun bakarra zure jolasan kontrola da.
    Baina kontrola beti ez da osasuntsu; ona da batzuetan jokoko arauak ahazti edota emaitze zoriaxan esku iztie... carpe diem chamaca!

    ResponderEliminar
  2. Antzararen jokoa!!
    ja!
    Baño zer dago hoberik saltoka bizi baño?
    Eta gañea, gauza batzuk beti hobe saltatzea...

    ResponderEliminar
  3. Ainhuuuuuuuuuuu i miss you?lurrek tragau zaitxu ala?
    Tin-tin-tin-tiiiinnn(Eroskiko txortian ahots erotiku): señiorita Ainhoa pongase en contacto con StMary por favooooorrr. Tin tin tiinnn!

    ResponderEliminar