Biluzik ispiluari begira jarri nintzela esaten hasi,
eta nor izan den ez dakit zehazki, baina garbi dago, zuetako norbaitek hilik nahi nauela...
Ez dezagun eztabaida gehiago luzatu. Ados gaude guztiok.
Bakoitzak bere modua izango du, ez hiltzeko, bizirik irauteko, bizitzen jarraitzeko,
bizirik bizitzeko...
Bakoitzak bere zentzua emango dio, "bizitza" deritzogun, hiltzearen bide honi.
Eta zentzua da zehazki, azken aldian, lagun batekin hizketa-gai izan dudana.
Zentzua.
Zenbat aldiz entzun ote dugu, "zentzugabeko" edo "zentzua galdu du" edo "ez du zentzurik"...
Badirudi, ente arraro eta arrotz batek eman (edo kendu) behar diola,
gure "bizitzari" zentzua.
Eta horrelaxe, iristen gara, orain hilabete pare bat aipatzen nizuen auto-engañuaren bidea hartzera.
Ez dadila horrela izan mesedez!
Ez dezagula bide hori hartu!
Hiltzea, hiltzen hastea, bizitzen jarraitzea, bizi-irautea, bizirik bizitzea, gure hautua izan ohi den moduan, izan dadila gure hautua, egon dadila gure esku, gure "bizitzaren" ZENTZUA.
Arren eta otoi dagizuet.
PD. Argi geratu ez bazaizue... Sabinak ondo esan zuen moduan... aguntatu beharko nauzue...
"Que el traje de madera que estrenaré no está siquiera plantado...
Que el cura que ha de darme la extremaunción no es todavía monaguillo..."
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
hombre, eztakit, bizitza ez da heriotzarainoko bidea besterik, orain, ezin dezakegu pentsa maldan beherako gauza denik...
ResponderEliminarOraindik asko dugu igotzeko. Ya lo creo...
Asike bizi! Iritsiko da hiltzeko garaia, edo hiltzen hastekoa, baño oraindik ez, oraindik ez...
Ados na bizitzi herixotza arteko bidi bakarrik eztala esatiaz.... Ministra, la vita e vella bebai eta hiltxeko ordu etorriko da etorri bidabenin. Bitxartin gozatzi besteik etxaku gatzen, ahal dan eñin egunerokuaz kontent egoti. Eta ezeta be ez itxi zure bizitziai ente edo pertsona arrotzek zentzue emoten, JRk esaten daben legez "izan zaitez zeure buruaren jabe"!
ResponderEliminarPintxau zeuk nahi dozun kolorez ZURE BIZIXE!
Beittu zer topau naban lehengokuan eskela batian:
ResponderEliminar"La muerte esta tan segura de su victoria, que nos da toda una vida de ventaja"
Eta hala bada? Bizitza heriotzaren gauza bada? Zertarako jaio? Zertarako bizi?
...