Gabaz esan dit lagunak... "nola pasatzen den denbora"
ez zaio arrazoirik falta.
Oraindik uste dut, atzo joan zinetela zuek Mexikora.
Oraindik uste dut, gaur eguerdian utzi nauzula zuk.
Iruditzen zait, erenegun bukatu zela gure artekoa.
Sentitzen dut, gaur, orain, egongo bazina bezala zu, niri begira, beste ohe hartatik, denbora luzez.
Badirudi, orain aste bete etorri ginela Bilbora bizitzera, zu, beste zu, eta zu... zu beranduago iritsi zinen... eta laster bazoaz, eta orain ohartu naiz, noiz etorri zinen...
Ematen du minutu eskas batzuk pasa direla zuek ezkondu zinetenetik, eta jada zu jaiota zaude, hazi zara.
Eta uste nuen, orain gutxi, idatzi nituela, azken hitzak, hemen, zuri, zuretzat...
Baina ez. Ohartu naiz, denbora pasa dela.
Eta hemengo falta izan diren hitzek esaten ez badute ere, aldatu direla gauzak.
Alde batera... eta bestera.
Ea hurrengo egunetan, oharkabean baino, ondo esna arrapatzen nauten hauek denek, eta geratzen diren hemen, hitz batzuk, zuretzat, eta zuretzat, eta beste zuretzat ere. Eta zuri... zurekin...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
hau da benetako krisi garaia.
ResponderEliminarEz ekonomikoa, ez, ez, hori huskeria bat da.
Orain badoaz batzuk, eta bideak amaiera erakusten digu zerumuga hartan...
Aukeratzen hasi behar dugu. Gauzak aldatuko direla, baina are zailagoa dena: gauzak aldatu direla. Ez direla betiko garai onenak... Eta gu geu ere ez garela ginen hoiek...
Bai, krisi garaia da, erabakiak hartzeko, gauzez ohartzeko, eta horizonteak amildegi itxura hartzen duelako.
Baina, matte, ez estutu, eta ez ahaztu, beste garai batzuetan ere beste garai batzuk botatzen genituela faltan.
Dena irtengo da ongi, eta jakin zazu nolakoa den datorkiguna...
Muxu 2.
Pendon!!!
ResponderEliminarBaneuken nik gogu ya txoko honetara haixe barrixek etorteko!
Eta hona haixe barrixek heldu dizen lez zure parera be itsasoko olatuk legez zaharrak erun eta ur barrixek helduko diez.
Jada ez dakit ze egun den, atzo, gaur ala bihar, baina dakidan bakarra da banaizela eta XXI. mendean hori ez da gutxi chamaca!
GOixen diñotzuen lez, tenpleu, dana urtengon sexual-total-mortal eta!!
Musu handi bat sama samatik shosho!