2011-03-22

"puntatxu bakarrik"

Zain nengoen. Zure kilikilien zain nengoen; nondik etorriko, nongo atea joko, noiz.
Une batez beldurtu naiz. Pentsatu dut ez zela nahikoa izan. Ez zenuela belarrira putzada bat, bizkarrean aupada bat behar. Gehiago zela behar zenuena eta nik irribarrez bidali nizula komeni ez zena. 
Baina poztu egin naiz ikusita batera edo bestera... baina asmatu genuela. Berriketaldi goxo batek ematen duena ez da horrenbeste indarra, baina egunen batean berriz ere indarra izango dugunaren ustea lagatzen du gurekin. Eta bitartean, indar gabe ere aurrera egin dezakegunaren sentsazio hipokrita lagatzen digu eta... nor ez da inoiz hipokrita izan? eta nork ez du inoiz hipokrita izan nahi izan? Eta egun batez autoengainuaren besoetan erori baino... salto egin bere besoetara? eta zer, beti perfektuak behar al du gure niak? beti koherente? beti besteei begirako? beti ispilu garden? 
Ez dizut burla bat eskatzen, keinu bat baino maitia. Ez mingain guztia, nahikoa, bada.. puntatxu bakarrik. Baina atera! eta ez ezkutatu malkoa. Eta egin negar, altu, garrasika, busti kamiseta... eta inork galdetzen badizu zergatik diharduzun negarrez, erantzun: ez dakit, eta zer! Zuk beti al dakizu zergatik egiten duzun barre?

5 comentarios:

  1. Gu ere zain gaude...

    Keinu baten zain, bizirik jarraitzen duzula argituko digun seinale baten zain, sinopsi lizunen baten zain, etorkizunean berriz ere bilbao izango dugun ala ez jakiteko zain... zure zain...

    Noiz iritsiko zara?

    Begietara beste askok ez bezala begiratzen zaituzten BEGIRADAK eta bustitzen zaituzten MUXUAK

    ResponderEliminar
  2. makurtzen naiz zuen anonimotasun(kasu honetan polit)aren aurrean.
    zuen hitzon gainera joan bedi putzu bat, hanka zabalik.
    zuen duda horiei begira, keinu bat nire bizitasunaren seinale.
    etorkizunari burla bat, irribarre bat, bilbaoko kale zaharretan hiru pasiara eta lau parranda berri, etorkizunari isiltasun bat, eta bi belarri.

    eta BEGIRADA eta MUXU horiei... eskaera bat, neu eskaintza izanik, beste horrenbeste nahi dut! horren goxo jaso baditut ere, ez dakit eta nor den atzean.
    eta nahi dut, nahi dut... JAKIN!

    zain geratzen naiz ni ere, baina ez gehiegi!

    ResponderEliminar
  3. Joe, ez diguzu ba erronka erraza jarri, ez...

    Behin bai, baina birritan... ez dakigu lehenengoaren maialara iristeko gai izango ote garen.

    Hala ere, begirada eta muxu horien atzean nor edo zein aurkitzen den jakiteko ez duzu horrenbeste pentsatu beharrik.

    Urtarrila hasieran zuk zeuk sortu gintuzun. Hurrunera joan zen lagun bati eskeinitako hitz sorta eder horien artean jaio ginen...igande atsalde baten, ez bagabiltza oker...

    Guk zuri erraz jarri dizugu, kexarik ez beraz.

    Zalantzak argitu dizkizugulakoan eta desilusio handiegirik sortu ez dizugulakoan...zor diguzun emailaren ZAIN gelditzen garete berriz ere.

    A rivederci bella!!!

    11/03/24 Trieste

    ResponderEliminar
  4. Anonimotasunaren misteoriotik eta zirraratik baino, gaurkoan mingaina aterata zugana.

    Eskerrik asko!

    ResponderEliminar
  5. Zuretako: http://sasiartetik.blogspot.com/2011/03/puntatxu-baino-gehixau.html

    ResponderEliminar