gogoratu dit, adoleszentziako koadernoren batean behin idatzi nuen esaldi hura: "No tengo espacio para tanto vacío." edo horrelako zerbait... Inoiz ez du hutsune batek barrena betetzen,sartzen da, eta gero xuabe-xuabe joan... I promisse you ;)
Aurreko txartelen berdina zen; horregatik ezagutu dut. Bestela, nork esango niri txartel bat lagako zuela inork goizero eskua pasatzen diodan SanFraneko baranda bustian! Baina bustita zegoen, eta badakizue, horrela, ezin izaten da ezer ondo ulertu.
hanka hutsik
izan daiteke hotza. izan daiteke leuna. izan daiteke beroa. izan daiteke goxoa... gogorra, bustia; edo batzuetan bigunegia... bertan zapaltzeko, hanka sartzeko... barruregi sartzeko beldur.
baina beti izango dut zerbait, gainean ibiltzeko. eta hanka hutsik ibiliko naiz... igartzeko, sentitzeko.
gero hemen kontatzeko, dena oroitu dezadan, hanka azpian banu bezala.
Gutxi pentsatuta sortzen diren esaldi potoloak maite ditut (ulergarriak direnean)
-Inoiz ez da berandu, baina batzuetan ez da momentua. - Izan hankak lurrean eta eskuak zeruan! - Jolastu, bizi... atera mingaina bizitzari! - Dena da erraza, zaila ez den bitartean... - Denonak diren borrokak garatzean, norberaren borroka pertsonalak ahazten ditugunean, denon borrokak norberarena izateari uzten dio.
gogoratu dit, adoleszentziako koadernoren batean behin idatzi nuen esaldi hura:
ResponderEliminar"No tengo espacio para tanto vacío." edo horrelako zerbait...
Inoiz ez du hutsune batek barrena betetzen,sartzen da, eta gero xuabe-xuabe joan...
I promisse you ;)
halaxe ni ere... zuloan zuloa egiten...
ResponderEliminarlaztantxo bat, biok ondoratu aurretik...