2010-05-11

Jaiki gara, eta nola gainera!

Hernani, hiru egun, 150 neska gazte feminista.
150 arrazoi baino gehiago, 150 begirada, 150 irribarre, 150 besarkada, 150 ezpain gorri, 150 hitz baino gehiago, ahots, irudipen, bizipen... Helburu bakarra.
Hanka Hutsik joan nintzen, beteta itzuli naiz. Saltoka itzuli naiz, hankak lurrean ditudala, eta eskuak zeruan... eta hegan... Hernanin bizitakoarekin. Hitzak falta zaizkit gaur. Irudiz beteta nago. Momentu politez beteta daukat burua. Bihotza! (zergatik ez, ni ere hippy!)
Kuleroak ditut buruan... eta kuleroak hanka artean...blai. Busti egin nauzue. Zuen hitzek busti egin naute. Muxu eta besarkadek. Malkoz eta bestelakoz busti nauzue. Maitasunez gainezka esaten genuen igandean eta horrelaxe jarraitzen dut. Amorruz eta irribarrez begiratze dut ingurura. Harro gogoratzen dut Hernanin egon nintzela. Harro kontatzen diet ingurukoei mila identitate ditudala barruan, nahi dudana naizela. Feminista sentitzen naizela... feminista dela nire jarduna. Pantoja bat dudala barruan, ateratzen dudala maiz. Kontaktua gustatzen zaidala, jolasteko. Sortzaile naizela ni ere. Eta artista. Potentziala dago neskak! potentziala! ONAK GARA! esaten dut harro. Harrotasunez, harrokeriarik gabe.
Ez dut ahaztuko, sekula. Eta ez naiz aspertzen, esateaz... zorionak eta eskerrik asko!

1 comentario:

  1. hippie-hippie! Ez da hainbeste kostatzen... jiji.
    Ni oraindik shock-ean nago.. (eta oso nekauta).
    Baino bai, love is in the air, eta borroka zainetan barrena... bom bom bom...

    eta por supuesto, artixta batzuk zeate (zu eta ihintza)!!!!!!!

    kisskiss baby segi sortzen!!!!!! (eta zuk bakarrik egiten dakizun gauza hori egiten, orduko gau txikietan bakarrik bada ere.... jajaja)

    ResponderEliminar