Beste urte bat. Beste urte batez, egin dut lo gaurko egunez begiak zabalik. Norbaitek noiz esnatuko, noiz etorriko inor logelara garrasika! Edo nork deituko telefonoz... ni baino goizago dabilen inor...
Askok normal, ezer egin gabe pasatzen dituzte horrelako egunak. Ulertzen dut. Baina nik, urtean zehar kanpora pasiara ateratzen dudan nire barruko umea, bereziki gaur ateratzen dut kanpora. Eta gustatu egiten zaizkit globoak, erregalo papera, jateko bereziak, muxuak, besarkadak, belarriko tirakadak eta deiak, mensajeak, email politak... Eta beti egoten da norbait esaten didana umekeria dela hori, egunero dela nire eguna eta horrelako tontokeriak... baina nik ez dut nahi egunero nire eguna izaterik. Ez dut nahi egunero norbaiten deiarekin esnatu, edo mobila aldean eramatea egun osoan, edo egunero jatea gehien gustatzen zaidan jatekoa, edo jasotzea behar ez ditudan opariak...
baina bai egun batez.
Egun batez, edozein arazo ahazten dut. Dena izaten da polita, horrela izatea nahi dudalako, eta hori ulertzen ez duenak, hobe du gaur nire ondora ez gerturatu!
Gaur, nire eguna da. Eta ospatu nahi dut, nik nahi dudan moduan!

eztakizu ondo zelako irribarria urten jatan hau irakurtzian...
ResponderEliminareta konplize sentidu naiz...bai hoixe!!
barruko hori atara eta keinu eiñaz...nik be ataratzen dotelako holakotan!
irribarrea niri sortu zitzaidan zure mezua jasotzearekin batera!
ResponderEliminarzer zara ba zeu... poetika... literaria... gaurko nire azterketako idazle literato guztiak gainditzen dituzu polit hori!
Eskerrik asko!