2009-06-02

Gora Azkuna!

Denek ere, den dena ez dutelako gaizki egiten, Gora azkuna!!

gogoratzen al duzu, bai, bai, zuk, nola eman genituen azkenengo azterketen egun lu-ze haiek? Non, eta nola? Zoratu ginela uste zuenik ere izan zen (eta ordutik onera egin dugula dudan jartzen duenik ere bada oraindik)

Beno, ba ba gauza batzuk aldatu zirela esan nizuen lehengoan, eta hala da.

Gure hiriburu kosmopolita(eta polit) honetan, Azkunak fabore handi bat egin digu guri. Internet gero eta gehiago maite dugunoi.
Wifia dago plazetan! Wifia dago nire etxe ondoko plazan! Eta urdin-urdina dago zerua! Eta ni... ni jada imajinatu duzun lekuan nago bai.
Plazara jeitsi naiz. Nire pisukideak erosi berri duen kilo erdiko portatiltxoa eskuan hartuta. Eta hemen nago, egin beharrekoak egiten ditudan bitartean, eguzkia hartzen.

Zerbaitek esaten dit barruan, oraingo azterketen kronikak, zertxobait beroagoak izan behar dutela.
Eta ez horrenbeste idatziko ditudan hitzengatik!

Baina bai maitte, nik ere botatzen ditut, hala ere, sukalde hotzeko zigarro beroak, berba epelak, eta ordu luzeak.

6 comentarios:

  1. hik bai hik pagotxa!!
    ni hemen nago, wifi pribatuan eta espazio pribatuan, etxeko mahai nazkante hontan... dalektepego!!
    GORA BIHOTZAK eingo diñau ta!!!!!!

    ResponderEliminar
  2. OOOOOO zelako aurrerapenak por el barrio!Azkenin Bilbadoseko zentru bihurtuko zarie, jejeje!
    Eztakiñe zemat akordetan nazen egun honetan, en mis noches gaupaseras estudiantas, zu(ek)az!
    Jaja, hotza galanta baña halako berotasune gaunken guk levanteko eskatzin; bateko zigarruk, besteko teie, aurreko putikluse, ta barre asko ta asko (lo mas importante).
    Kaka pillo galanta ein genun (gauzak dizen modun) baña ke nos kiten lo disfrutau ministra!
    Eta oiñ, hemen, "hil enbina" esaten dotenin, esaten doztie "hurrengun espabillau!", ñi-ñi-ñi-ñi Puta gente...
    Baña bueno badakit hemetik hille amaierara sarri topauko garille ziber mundun ta ordun bai, lehengo lez parez pare bizixai miñe atakotzaule.

    Shosho!nahirut kronika zehatz bat zure ikasketa, agobixo eta gozamenena!!
    Ta ez ahaztu, You can do it, ONAK GARA TA LA OSTIA! Papelez betetako nebera ene buruan present daukat, hartu sodashop ta abestu daigun altu altu.
    Esperantzaz eta indarrez betetako barre bat politxe!

    I miss you!!

    Aaahhhh!ulertuko ez badozu be untxe asko emongo neban zuekin egotearren hor,kon el agobio inkluido, ke konste! Xelebri da ikusti zelan zentzubako gauzekin eitxen genule barre gehixen ta oiñ zentzuz bete dizela txorrada horrek.

    Ta ez eiñ estudiante plantaik, gauza batzuk ezti aldatzen ta!

    ResponderEliminar
  3. Akordau, akordau, ta akordau nabil politxori!

    Zutaz, gutaz....
    Nire (gainontzeko) pisukide maiteek, zuk dakizkizun bi horiek batez ere, eta bat horrek, batez-batez ere, trauma psikologiko antzeko bat sortu nahi dute nire baitan. (ez du lortuko)

    Badakizu nolakoa naizen. Berak ere badaki, eta ez da gainera, nire aldean, oso desberdina. Baina esan beharra dauka batek, bere barrua lasaitzeko. Badakizu, altuan esan beharra. Eta horrela dabil. Egunak daroaz, NIRI desiquilibrada deika.
    Zergatik?
    Ba beno, esango nuke, batetik, neu naizelako. Eta zer esango dizut ba zuri? ondo asko ezagutzen nauzu. Badakizu, equilibrio kontuetan, DESastre bat naizela. Horregatik izango naiz pailazoa handitan, eta ez ekilibrista.

    Baina horrez gain, bada beste arrazoi bat.
    Azterketa garaia, eta zure falta.
    Txorradek, txorrada baino ez dute ematen. Atzetik, beste batek handiagoa botatzen ez duenean.

    Etorri señora!! etorri azkar!!!
    Edo hauen bien artean, ekilibratu egingo naute azkenean!!!
    Eta hori.... hori ez diot inori opa!

    ResponderEliminar
  4. ba nik ikasten jarraitukot... ekilibratuki... zuen zoramenak desekilibratu aurretik... nire ekilibrioa noraino luzatzen den ikusten, leihotik plazara dagoen distantzia bezala... ale konpañerxs! ikasi leiñe! muxu bana, nino bravok, levantetik. al partir...

    ResponderEliminar
  5. modernoak garelako ikasten dugu internetera konektaturik.

    Ez da ez, alperrak garelako izango. Nola ba!

    ResponderEliminar
  6. Zuk ikasi nino, zozetako pagetan dozu matrikuli horrenbeste eta. Gañabe zeñek atakogaitxu estutasunetik zahartzarun, kartzelan gauezanin gazte bati aterkiñaz goitxik behera emon dotzauleko edo supermerkauen osten ibili garilleko. Por eso es muy importante ke estudies nino, por eso!

    Eta Pirritx andereñoa, zelan 1.asaltu?Ongi? Zuk ez eiñ kasurik esaten dotzuenai ze zuk diñozun lez antzerakos paresidxs zarie ta autodefentsa mekanismo bat besteik ezta. Y no te me ekilibres e, resiste, ni un paso hacia la seriedad!
    Txorradak altu altu esan, ondoik beste batzuen oihartzune heltzeko mexikotik.

    Be crazy my friends!!Patxo handi bat, benga baaaa, miñaz ta guzti, kotxinxs!

    ResponderEliminar