2012-01-18

uste duzu bidea egina duzula. barrua daukazula ondo markatuta bidegurutzeak.
eta ez dagoela bidezidorrik. eta ezagutzen duzula primeran dena; mapa batean bezala.
Inork, inoiz, zure barruko plano hori marraztu izan balu moduan, zuri begira, eta ispiluan.
eta kaka.
ohartzen zara, zuk ez bezala,
tristurak ezagutzen dituela zirrikitu guztiak. eta beteta zeuden bide horietan potzu sakonak asmatzen dituela de la nada.
eta mapan galtzen zara, eta ispiluan galtzen zara... ez dakizulako nondik sartu den eta zehazki non dabilen...
baina punta batetik bestera somatzen duzulako bera, tristura.
eta bere pisua.

2 comentarios:

  1. Bidea zein den jakin gabe sortzen gara mundura, eta urratsez urrats goaz bide hori egiten; hanka hutsik bada hobe, bidearen leuntasun eta laztasunak biluzik sentitzeko. Eta hala ere, bidea ongi ezagutzen duzula esaten baduzu, egin kaso hori gezurra dela esaten dizunari, norbait hori tristura bera bada ere. Eta galdu bidezidorretan eta sartu putzu sakon horietan, barruraino, gero hortik irtetean, handitu egingo zarelako, hazi, bete, bizirik sentitu. Eta egin irribarre tristurari, ez baita munduan ezer gozoagorik malko gaziz eztitutako ezpain irribarretsuak baino.-

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Eskerrik asko. Galduko nintzateke horrelako berbak belarrira suabe botatzen dizkienarekin, jakingo banu nor zaren, asmatzeko horren ondo zenbat gustatzen zaidan galtzea bidezidorretan bizirik sentitzeko.

      Eliminar