2011-05-08

Hatoz niregana, aspaldiko.
Azken aldian, azkar doa eta denbora, eguna... antsietate arraro batek okupatu dit gorputza,
presarik ezertarako ez eta,
hala
ere jan beharrak ito nau zurekin gaur, berriz.
Bizi beharrak, bizi nau. Hil arte. Gaur.
Zure beharra ere banuen. Beti gertatzen zait berdin. Bapatean, zu.
Orduan, denak balio du. Zurekin soilik, ni.
Masailak bustitzen zaizkit lehenengo,
umel, lodi, gorri. Zurekin, ni.
Ez da hitzik alferrik, inori ezer esan beharrik, gorputz okupaturik antsietateak.
Soilik zurekin, okupaturik, busti;
ezer azaldu beharrik, ulertu; barik.
Garrasi, oihu, edo isilik. Beste
(behin) zurekin. Busti. Izarak batu arte gurera,
almoada izan arte hirugarren besoa.
Aurpegia zait likats. Barrua lasaitzen doa; beste astindualdi bat betor...
behin bustitzen hasita, musuzapiraino.
Ulertu beharrik ez ezer, azaldu, inori; bizi beharrik ez ezer, bizi, inorentzat.
Ez du behar zentzurik gureak. Horregatik zatoz zu. Deitu gabe.
Etorri, busti, eta joan egiten dakizulako; bota gabe.
Gaurkoz nahikoa da eta, plazer bat izan da.
Hemen duzu, masail bat zuri...
azken malkoa izan da hori.

8 comentarios:

  1. ui ui uiiiiiii... azken malko hori... maitemintzen hasita agian, hala plazerraren emozioz erauzitakoa da?

    ah! eta izarak ere busti, baina gero aldatu! kar kar

    ResponderEliminar
  2. ai... zer den nahi dena ulertzea.
    edozer dela kontatzen dena, beti berdina etortzea burura...
    Zenbat balio duen "busti" hitzak...
    zenbat esanahi d(it)uen "busti" hitzak, ahaztu al dituzu beste guztiak?
    Irakurri berriro.
    Batzuetan, ez dira eta malkoak plazerraren plazerraz erauzten; malkoak erauzteak sortzen baitigu noizean behin plazerra.

    ResponderEliminar
  3. ai bai. arrazoi duzu baina azken aldian bustitzearen kontuaz asko aritu izan garenez... beste zentzuan diot.

    hala ere, ederra da entzungo zaituen norbait izatea alboan, presarik gabe. esan beharrekoak esanda atzamar lodiaz masaila ferekatuko dizuna "atoz" esaten dizun bitartean, besarkada estu horretarako bidaia hasten den artean.

    ResponderEliminar
  4. Ez da txarra ez, halako bat. Baina besteetan, kasu, ezin almoadari ere baliorik, meriturik kendu. Ondo eginak, beti daude hor. Eta gainera, almoadaren ondoan, ez dugu besarkada estu horrek itoko gaituen beldurrik izango inoiz.
    Baina bai, batzuetan almoadak, ez du hutsunea behar bezala betetzen. Bigunegia, moldagarriegia da horretarako. Zer egingo diogu ba, konplikatuak gara! Eta ederra da hori!

    ResponderEliminar
  5. Bizi beharrak dena balio du eta malko arteko plazera zoragarria da!

    Malko artean gozatzen jakitea, malkoz bustita egotea ere, ederra da!

    ResponderEliminar
  6. Azpaldian, azkar doa denbora.....
    Y no hay 2 sin 3
    Ya has llegado a 23.
    ZORIONAK.
    Y a partir del 23,
    .................
    ZORIONAK.
    porque ante tanto número
    la poesía continua en tu alma.

    ResponderEliminar
  7. ederra...bai..oso ondo idazten duzu.

    ResponderEliminar
  8. "Dio en cavilar si la naturaleza era bella o cruel; y luego se pregunto qué era esa belleza; si estaba en las cosas mismas o solo en ella...".

    V.Woolf.

    ResponderEliminar